Helbide-bloke berria edo helbide-blokearen edizioa
Zehaztu posta-konbinazioko dokumentuko helbide-bloke batean helbideen datu-eremuek duten kokalekua.
Helbide-elementuak
Hautatu helbide-eremu bat eta arrastatu eremua beste zerrenda batera.
>
Helbide-elementuak zerrendan hautatutako eremua beste zerrenda batean gehitzen du. Eremu bera behin baino gehiagotan gehi dezakezu.
<
Hautatutako eremua beste zerrenda batetik kentzen du.
Arrastatu helbide-elementuak hona
Antolatu eremuak arrastatu eta jareginen bidez edo erabili gezi-botoiak.
Aurrebista
Datu-baseko lehen erregistroaren aurrebista helbide-blokearen uneko diseinuarekin bistaratzen du.
(Gezi-botoiak)
Hautatu zerrendako elementu bat eta egin klik gezi-botoi batean sarrera lekuz aldatzeko.