Pertsonalizatu agurra
Zehaztu posta-konbinazioko edo posta elektronikoa konbinatzeko dokumentuen agurraren diseinua. Elkarrizketa-koadro horren izena ezberdina da emakumezko edo gizonezko hartzaileentzat.
Agur-elementuak
Hautatu eremu bat eta arrastatu eremua beste zerrenda batera.
>
Agur-elementuen zerrendan hautatutako eremua beste zerrenda batean gehitzen du. Eremu bera behin baino gehiagotan gehi dezakezu.
<
Hautatutako eremua beste zerrenda batetik kentzen du.
Arrastatu agur-elementuak azpiko koadrora
Antolatu eremuak arrastatu eta jareginen bidez edo erabili gezi-botoiak.
Pertsonalizatu agurra
Hautatu agurren eta puntuazio-marken eremuentzako balio bat zerrendan.
Aurrebista
Datu-baseko lehen erregistroaren aurrebista uneko agurraren diseinuarekin bistaratzen du.
(Gezi-botoiak)
Hautatu zerrendako elementu bat eta egin klik gezi-botoi batean elementua lekuz aldatzeko.