Posta-konbinazioko morroia - Helbideak

Zehaztu posta-konbinazioko dokumentuaren hartzaileak, bai eta helbide-blokearen diseinua ere.

Ohar-ikonoa

Posta-konbinazioko morroiak orri hau irekitzen du, datu-basearen helbide-eremuak dituen testu-dokumentua irekita duzula abiarazten baduzu morroia. Morroiak zuzenean orri hau irekitzen badu, Hautatu helbide-zerrenda botoiak Hautatu beste helbide-zerrenda bat izena edukiko du.


Ohar-ikonoa

Orrialde honen izenburua Txertatu helbide-blokea da gutunen kasuan eta Hautatu helbide-zerrenda posta elektronikoko mezuen kasuan.


Hautatu helbide-zerrenda

Hautatu helbide-zerrenda elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor helbideentzako datu-iturburua aukeratu, helbide berriak gehitu edo helbide-zerrenda berria idatz dezakezu.

Abisu-ikonoa

Une honetan posta-konbinazioa egiteko erabiltzen ari den Calc-eko kalkulu-orriaren datu-iturburuko erregistroak editatzen badituzu, aldaketa horiek ez dira ikusiko posta-konbinazioan.


Dokumentu horrek helbide-blokea eduki behar du

Helbide-blokea gehitzen dio posta-konbinazioko dokumentuari.

Hautatu erabili nahi duzun helbide-blokearen diseinua.

Abisu-ikonoa

Dokumentu horrek helbide-blokea eduki behar du hautatzen baduzu, hirugarren eta laugarren azpiurratsak gaitu egingo dira orrialde honetan. Orduan, helbide-blokeko elementuak eta postan erabiliko diren eremu-izenak parekatu beharko dituzu.


Kendu lerroak eta jarri eremu hutsak

Lerro hutsak helbidetik kanpo uzteko aukera ematen du.

Gehiago

Hautatu helbide-blokea elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Parekatu eremuak

Parekatu eremuak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Abisu-ikonoa

Helbide-elementu guztiek zutabe-goiburuko batekin bat egiten ez badute, ezin izango duzu amaitu posta-konbinazioko morroia Amaitu botoia sakatuta, eta ezin izango duzu aurrera egin morroiaren laugarren urratsa betetzeko.


(Arakatu botoiak)

Erabili arakatze-botoiak aurreko edo hurrengo datu-erregistroko informazioaren aurrebista ikusteko.

Posta-konbinazioko morroia - Sortu agurra

Nahi baduzu, Amaitu botoia sakatu eta Posta-konbinazioko tresna-barra erabil dezakezu posta-konbinazioko prozesua amaitzeko.

Posta-konbinazioko morroiaren ikuspegi orokorra