Eguneratu

Uneko dokumentuan eduki dinamikoa duten elementuak eguneratzen ditu, adibidez, eremuak eta indizeak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Eguneratu


Eguneratu dena

Uneko dokumentuko esteka, eremu, indize, aurkibide eta orrialde-formatu guztiak eguneratzen ditu.

Eremuak

Uneko dokumentuko eremu guztien edukia eguneratzen du.

Estekak

Uneko dokumentuko estekak eguneratzen ditu.

Uneko indizea

Uneko indizea eguneratzen du. Uneko indizea kurtsorea duena da.

Indize eta taula guztiak

Uneko dokumentuko indize eta aurkibide guztiak eguneratzen ditu. Komando hori erabili aurretik, kurtsorea ez duzu jarri behar indizean edo taulan.

Diagrama guztiak

Uneko dokumentuko diagrama guztiak eguneratzen ditu.

Orrialde-formateatzea

Dokumentuko orrialde-formatuak eguneratzen ditu eta Egoera-barran bistaratzen den guztizko orrialde kopurua berriro kalkulatzen du.