Lerro-numerazioa

Uneko dokumentuko lerro-zenbakiak gehitu, kendu eta formateatzen ditu. Paragrafo bat lerro-numeraziotik kanpo uzteko, egin klik paragrafoan, aukeratu Formatua - Paragrafoa, egin klik Numerazioa fitxan, eta garbitu Sartu paragrafo hau lerro-numerazioan kontrol-laukia. Paragrafo-estiloa ere lerro-numeraziotik kanpo utz dezakezu.

Ohar-ikonoa

Lerro-zenbakiak ez daude erabilgarri HTML formatuan.


Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Lerro-numerazioa (ez HTML formaturako)


Erakutsi numerazioa

Lerro-zenbakiak gehitzen dizkio uneko dokumentuari.

Ikusi

Ezarri lerro-numerazioaren propietateak.

Karaktere-estiloa

Hautatu lerro-zenbakietan erabili nahi duzun formatu-estiloa.

Formatua

Hautatu erabili nahi duzun numerazio-estiloa.

Kokalekua

Hautatu zein tokitan agertuko diren lerro-zenbakiak.

Tartea

Sartu lerro-zenbaki eta testuaren artean utzi nahi duzun tartea.

Bitartea

Hautatu lerro-zenbakien zenbatze-tartea.

Bereizlea

Lerro-zenbakien artean bistaratzeko karaktere bereizlea sar dezakezu kontaketa-bitartea bat baino handiagoa bada.

Testua

Hautatu bereizle gisa erabili nahi duzun testua.

Zenbatero

Hautatu bereizleen artean utziko den lerro kopurua.

Ohar-ikonoa

Bereizleak zenbakitu gabeko lerroetan bakarrik bistaratzen dira.


Kopurua

Zehaztu lerro kopuruan paragrafo hutsak edo testu-markoetako lerroak sartu behar diren.

Lerro hutsak

Sartu paragrafo hutsak lerro-zenbatzean.

Testu-markoko lerroak

Testu-markoetako testuari lerro-zenbakiak gehitzen dizkio. Numerazioa testu-marko bakoitzean berrabiarazten da, eta dokumentuko testu-area nagusiko lerro kopurutik kanpo uzten da.Estekatutako markoetan, numerazioa ez da berrabiarazten.

Hasi berriro orrialde-hasiera guztietan

Numerazioa berrabiarazten du dokumentuko orrialde bakoitzeko goiko aldean.

Lerro-zenbakiak gehitzea