Amaiera-oharrak

Amaiera-oharren formatua zehazten du. Amaiera-oharren numerazio mota eta aplikatu beharreko estiloak dira aukera erabilgarriak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Oin-oharrak eta Amaiera-oharrak - Amaiera-oharrak fitxa


Numerazio automatikoa

Hautatu oin-oharretan eta amaiera-oharretan erabili nahi duzun numerazio-estiloa.

Hautapena

Azalpena

A, B, C

Maiuskula

a, b, c

Minuskula

I, II, III

Zenbaki erromatarrak (maiuskula)

i, ii, iii

Zenbaki erromatarrak (minuskula)

1, 2, 3

Zenbaki arabiarrak

A,... AA,... AAA,...

Alfabetoaren araberako numerazioa, letra maiuskulaz. Lehen 26 sarreren ondoren, numerazioa hemen hasten da: "AA".

a,... aa,... aaa,...

Alfabetoaren araberako numerazioa, letra minuskulaz. Lehen 26 sarreren ondoren, numerazioa hemen hasten da: "aa".


Hasi:

Sartu dokumentuko lehen amaiera-oharraren zenbakia. Hori erabilgarria da amaiera-oharraren numerazioa dokumentu bat baino gehiago zabaltzea nahi baduzu.

Aurretik

Sartu amaiera-oharraren zenbakiaren aurretik bistaratzea nahi duzun testua ohar-testuan. Adibidez, idatzi "re: " "re: 1" bistaratzeko.

Ondoren

Sartu amaiera-oharraren zenbakiaren ondoren bistaratzea nahi duzun testua ohar-testuan. Adibidez, idatzi ")" "1)" bistaratzeko.

Estiloak

Amaiera-oharrek dokumentuan itxura uniformea dutela ziurtatzeko, esleitu paragrafo-estilo bat oin-oharrei.

Paragrafoa

Hautatu amaiera-oharrareko testuaren paragrafo-estiloa.

Orrialdea

Hautatu zein orrialde-estilo erabili nahi duzun amaiera-oharretarako.

Karaktere-estiloak

Amaiera-oharren aingurei eta testuari estiloak eslei diezazkiekezu. Aurrez definitutako amaiera-oharren estiloak edo beste estilo batzuk erabil ditzakezu.

Testu-area

Hautatu zein karaktere-estilo erabili nahi duzun amaiera-oharren aingura gisa zure dokumentuaren testu-arean.

Amaiera-oharren area

Hautatu zein karaktere-estilo erabili nahi duzun amaiera-oharren zenbaki gisa amaiera-oharren arean.