Oin-oharrak

Oin-oharren eta amaiera-oharren formatua zehazten du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Oin-oharrak/Amaiera-oharrak - Oin-oharrak fitxa


Ohar-ikonoa

Oin-ohar eta amaiera-oharrentzako aukera osagarriak ezartzeko, aukeratu Formatua - Orrialdea, eta egin klik Oin-oharra fitxan.


Numerazio automatikoa

Numerazioa

Hautatu oin-oharretan eta amaiera-oharretan erabili nahi duzun numerazio-estiloa.

Hautapena

Azalpena

A, B, C

Maiuskula

a, b, c

Minuskula

I, II, III

Zenbaki erromatarrak (maiuskula)

i, ii, iii

Zenbaki erromatarrak (minuskula)

1, 2, 3

Zenbaki arabiarrak

A,... AA,... AAA,...

Alfabetoaren araberako numerazioa, letra maiuskulaz. Lehen 26 sarreren ondoren, numerazioa hemen hasten da: "AA".

a,... aa,... aaa,...

Alfabetoaren araberako numerazioa, letra minuskulaz. Lehen 26 sarreren ondoren, numerazioa hemen hasten da: "aa".


Zenbaketa

Hautatu oin-oharren numerazio-aukera.

Aukera

Esanahia

Orrialdeko

Oin-oharren numerazioa orrialde bakoitzaren goian berrabiarazten du. Aukera hori erabilgarri egongo da Kokalekua areako Orrialde-amaiera kontrol-laukia hautatuta badago.

Kapituluko

Oin-oharren numerazioa kapitulu bakoitzaren hasieran berrabiarazten du.

Dokumentuko

Dokumentuko oin-oharrak segidan zenbakitzen ditu.


Hasi:

Sartu dokumentuko lehen oin-oharrarentzako zenbakia. Aukera hori erabilgarri egongo da "Dokumentuko" hautatu baduzu Zenbaketa koadroan.

Aurretik

Sartu oin-oharraren zenbakiaren aurretik bistaratzea nahi duzun testua ohar-testuan. Adibidez, idatzi "To " "To 1" bistaratzeko.

Ondoren

Sartu oin-oharraren zenbakiaren ondoren bistaratzea nahi duzun testua ohar-testuan. Adibidez, idatzi ")" "1)" bistaratzeko.

Iradokizun-ikonoa

Oin-oharren zenbakiak oin-oharren arearen ezkerrean lerrokatzen dira modu lehenetsian. Eskuinean lerrokatutako zenbakiak nahi izanez gero, editatu Oin-oharra paragrafo-estiloa. Sakatu F11, Estiloak elkarrizketa-koadroa irekitzeko, eta hautatu Oin-oharra paragrafo-estiloen zerrendan. Ireki menu lokala eskuineko klik eginda, eta aukeratu Aldatu. Joan Koskak eta tartea fitxara eta ezarri koskari 0 balioa paragrafoaren aurretik eta ondoren, baita lehen lerroari ere. Tabuladoreak fitxan, sortu eskuineko tabuladore bat 12pt-tan eta ezkerreko tabuladore bat 14pt-tan. Ondoren, Oin-oharren/amaiera-oharren ezarpenak elkarrizketa-koadroan, sartu \t Aurretik and Ondoren edizio-koadroetan.


Kokalekua

Orrialdearen amaiera

Oin-oharrak orrialdearen behealdean bistaratzen ditu.

Dokumentuaren amaiera

Oin-oharrak dokumentuaren amaieran bistaratzen ditu, amaiera-ohar gisa.

Estiloak

Oin-oharrek dokumentuan itxura uniformea dutela ziurtatzeko, esleitu paragrafo-estilo bat oin-oharrei.

Paragrafoa

Hautatu amaiera-oharretako testuaren paragrafo-estiloa.

Orrialdea

Hautatu amaiera-oharretan erabili nahi duzun orrialde-estiloa.

Ohar-ikonoa

Aukera hori erabilgarri egongo da Kokalekua areako Dokumentuaren amaiera kontrol-laukia hautatuta badago.


Karaktere-estiloak

Oin-oharren aingurei eta testuari estiloak eslei diezazkiekezu. Aurrez definitutako oin-oharren estiloak edo beste estilo batzuk erabil ditzakezu.

Testu-area

Hautatu zein karaktere-estilo erabili nahi duzun oin-oharren aingura gisa zure dokumentuaren testu-arean.

Oin-oharraren area

Hautatu zein karaktere-estilo erabili nahi duzun oin-oharren zenbaki gisa oin-oharren arean.

Jarraipen-adierazlea

Oin-oharraren amaiera

Oin-oharrak hurrengo orrialdean jarraitzen duenean bistaratzea nahi duzun testua sartu, adibidez, "Jarraipena . orrialdean". LibreOffice Writerrek automatikoki txertatzen du hurrengo orrialdearen zenbakia.

Hurrengo orrialdean

Oin-oharrak jarraitzen duen orrialdean bistaratzea nahi duzun testua sartu, adibidez, " . orrialdeko jarraipena". LibreOffice Writerrek automatikoki txertatzen du aurreko orrialdearen zenbakia.