Numerazioa

Uneko dokumentuko kapitulu-numerazioaren zenbaki-formatua eta hierarkia zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Kapitulu-numerazioa - Numerazioa fitxa


Maila

Egin klik aldatu nahi duzun kapitulu- eta eskema-mailan, eta zehaztu mailarentzako numerazio-aukerak. Numerazio-aukerak maila guztiei aplikatzeko (paragrafo-estiloari izan ezik), sakatu "1-10".

Numerazioa

Zehaztu hautatutako kapitulu-mailaren formatua.

Paragrafo-estiloa

Aukeratu hautatutako kapitulu- eta eskema-mailari esleitu nahi diozun paragrafo-estiloa. "Bat ere ez" hautatzen baduzu, ez da definituko hautatutako eskema-maila.

Zenbakia

Aukeratu hautatutako kapitulu-mailari aplikatu nahi diozun numerazio-estiloa.

Hautapena

Azalpena

A, B, C, ...

Letra maiuskulak

a, b, c, ...

Letra minuskulak

I, II, III, ...

Zenbaki erromatarrak (maiuskula)

i, ii, iii, ...

Zenbaki erromatarrak (minuskula)

1, 2, 3, ...

Zenbaki arabiarrak

A,... AA,... AAA,...

Numerazio alfabetikoa letra maiuskula berdin-berdinekin; letra kopuruak kapitulu-maila adierazten du. Adibidez, hirugarren mailako bigarren zenbakia "BBB" da.

a,... aa,... aaa,...

Numerazio alfabetikoa letra minuskula berdin-berdinekin; letra kopuruak kapitulu-maila adierazten du. Adibidez, bigarren mailako hirugarren zenbakia "cc" da.

Bat ere ez

Ez dago numerazio-ikurrik. Bereizlea eremuan definitutako karakterea edo ikurra bakarrik agertzen da zenbakitutako lerroaren hasieran.


Karaktere-estiloa

Hautatu numerazio-karakterearen formatua.

Erakutsi azpimailak

Hautatu kapitulu-numerazioan sartu beharreko kapitulu-mailen kopurua. Adibidez, hautatu "3" kapitulu-numerazioaren hiru maila bistaratzeko: 1.1.1

Bereizlea aurretik

Sartu kapitulu-zenbakiaren aurretik bistaratzea nahi duzun testua. Adibidez, idatzi "Chapter " "Chapter 1" bistaratzeko.

Bereizlea ondoren

Sartu kapitulu-zenbakiaren atzetik bistaratzea nahi duzun testua. Adibidez, idatzi puntua (.) eta 'kapitulua' "1. kapitulua" bistaratzeko.

Hasi:

Sartu kapitulu-numerazioa zein zenbakitan berrabiaraztea nahi duzun.