Kapitulu-numerazioa

Uneko dokumentuko kapitulu-numerazioaren zenbaki-formatua eta hierarkia zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Kapitulu-numerazioa


Kapitulu-numerazioa paragrafo-estilo bati lotuta dago. Modu lehenetsian, "Izenburua" paragrafo-estiloak (1-10) dagozkien kapitulu- eta eskema-zenbakien mailei (1-10) esleitzen zaizkie. Nahi izanez gero, paragrafo-estilo ezberdinak eslei diezazkiokezu eskema-zenbakiaren mailari.

Iradokizun-ikonoa

Zenbakidun izenburuak nahi badituzu, erabili Tresnak – Kapitulu-numerazioa menu-komandoa paragrafo-estilo bati numerazioa esleitzeko. Ez erabili 'Formatua' tresna-barrako 'Numerazioa' ikonoa.


Ohar-ikonoa

Kapitulu- eta eskema-zenbakien pantaila-bistaratzea nabarmentzeko, aukeratu Ikusi -Eremu-itzaldurak.


Numerazioa

Uneko dokumentuko kapitulu-numerazioaren zenbaki-formatua eta hierarkia zehazten ditu.

Kokalekua

Zenbakidun edo buletdun zerrendaren koska-, tarte- eta lerrokatze-aukerak ezartzen ditu.

Formatua

Kapitulu- eta eskema-zenbakien formatua gorde edo kargatzen du. Gordetako eskema-zenbakien formatua testu-dokumentu guztientzat egongo da erabilgarri.

Ohar-ikonoa

Formatua botoia kapitulu- eta eskema-numerazioetarako soilik dago erabilgarri. Zenbakidun edo buletdun zerrenda-estiloetan, aldatu paragrafoen numerazio-estiloa.


1-9 izengabea

Aukeratu hautatutako kapitulu-mailari esleitu nahi diozun aurrez definitutako numerazio-estiloa.

Gorde honela

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor hautatutako kapitulu- eta eskema-mailaren uneko ezarpenak gorde ditzakezu. Ezarpen horiek beste dokumentu batetik karga ditzakezu.

Gorde honela

Egin klik zerrendako numerazio-estilo batean, eta idatzi estiloaren izena. Estiloei esleitutako kapitulu-mailari dagozkie zenbakiak.