Hitz-kontaketa

Hitzak eta karaktereak zenbatzen ditu, zuriuneekin edo zuriunerik gabe, uneko hautapenean eta dokumentu osoan. Zenbaketa eguneratuta mantentzen da idatzi ahala edo hautapena aldatu ahala.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Hitz kopurua


Nola zenbatzen ditu hitzak LibreOffice aplikazioak?

Oro har, bi zuriuneren arteko edozein karaktere-kate hitz bat da. Marratxoak, tabulazioak, lerro-jauziak eta paragrafo-jauziak ere hitzen mugatzaileak dira.

Marratxoak dituzten hitzak, adibidez proxy-a, erabiltzailea/konfigurazioa bakoitza hitz bakar bat bezala zenbatzen da.

Hitzak letren, zenbakien eta karaktere berezien multzoak izan daitezke. Beraz, honako testuak lau hitz ditu: abc123 1.23 "$" http://www.adibidea.com.

Karaktere-mugatzat hartuko den karaktere pertsonalizatu bat gehitzeko, aukeratu - LibreOffice Writer - Orokorra eta gehitu karakterea Bereizle gehigarriak eremuari.