Hitz-zatiketa

Hitz-zatiketa txertatzen du lerro baten amaieran sartzeko luzeegiak diren hitzetan. LibreOffice aplikazioak dokumentua arakatzen du eta hitz-zatiketak iradokitzen ditu, eta zuk onartu edo baztertu egin ditzakezu iradokizunok. Testua hautatzen bada, 'Hitz-zatiketa' elkarrizketa-koadroak hautatutako testuan soilik funtzionatuko du. Testurik hautatzen ez bada, 'Hitz-zatiketa' elkarrizketa-koadroak dokumentu osoan funtzionatuko du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Hizkuntza - Hitz-zatiketa


Hitz-zatiketa

Uneko edo hautatutako paragrafoetan hitz-zatiketa automatikoki aplikatzeko, aukeratu Formatua - Paragrafoa, eta ondoren egin klik Testu-fluxua fitxan. Paragrafo-estilo bati ere aplikatu ahal diozu hitz-zatiketa automatikoa. Hitz-zatiketa automatikoa gaituta duen testuan, 'Hitz-zatiketa' elkarrizketa-koadroan ez du hitzik aurkituko zatitzeko.

LibreOffice aplikazioak marratxoa behar duen hitza aurkitzen duenean, hautatuta aukera hauetako bat:

Iradokizun-ikonoa

Hitz-zatiketa automatikotik paragrafoak baztertzeko, hautatu paragrafoak, aukeratu Formatua - Paragrafoa, gero egin klik Testu-fluxua fitxan, eta ondoren garbitu Automatikoki kontrol-laukia Hitz-zatiketaren arean.


Ohar-ikonoa

Hitz-zatiketaren elkarrizketa-koadroa desgaitzeko eta hitzak beti automatikoki zatitzeko, aukeratu - Hizkuntza-ezarpenak - Idazteko laguntza eta hautatu Zatitu hitzak galdetu gabe kontrol-laukia.


Marratxo bat zuzenean dokumentuan sartzeko, sakatu marratxoa gehitu nahi diozun hitzean, eta ondoren sakatu +minus ikurra (-).

Marratxo zatiezin (babestu) bat bat zuzenean dokumentuan sartzeko, sakatu marratxoa gehitu nahi diozun hitzean, eta ondoren sakatu Shift++minus ikurra (-).

Marratxo bigunak ezkutatzeko, aukeratu - LibreOffice Writer - Formateatzeko laguntza eta garbitu Marratxo pertsonalizatuak kontrol-laukia.

Hitza

Hitza

Hautatutako hitzerako iradokitzen d(ir)en zatiketa(k) bistaratzen dira.

Ezker-/Eskuin-gezia

Ezarri marratxoaren kokapena. Aukera hori erabilgarri egongo da hitz-zatiketarako iradokizun bat baino gehiago bistaratzen bada.

Hurrengoa

Hitz-zatiketarako iradokizuna ez ikusten du eta zatituko den hurrengo hitza aurkitzen du.

Hitzak zatitu

Marratxoa adierazitako kokalekuan txertatzen du.

Kendu

Bistaratutako hitzaren uneko zatiketa-puntua kentzen du.

Hitz-zatiketa