Estiloak

Erabili alboko barrako 'Estiloak' panela formatu-estiloak aplikatu, sortu, editatu, gehitu eta kentzeko. Estilo bat aplikatzeko, egin klik bikoitza sarrera batean.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Ikusi - Estiloak

Formatu barran, egin klik

Ikonoa

Estiloak


'Estiloak' leihoa atrakatzeko, arrastatu titulu-barra laneko arearen ezkerrera edo eskuinera. Leihoa desatrakatzeko, egin klik bikoitza tresna-barrako leku libre batean.

Modu lehenetsian, 'Estiloak' panelak erabilgarri dauden estiloen aurrebista bistaratzen du. Aurrebista desgaitu egin daiteke Konfigurazio aurreratua aukeran, /org.openoffice.Office.Common/StylesAndFormatting Preview propietatean false (faltsua) ezarrita.

Nola aplikatu estiloak:

  1. Hautatu testua. Karaktere-estiloa hitz bati aplikatzeko, egin klik hitzean. Paragrafo-estiloa aplikatzeko, egin klik paragrafoan.

  2. Egin klik bikoitza 'Estiloak' leihoko estiloan.

Iradokizun-ikonoa

Estiloei laster-teklak eslei diezazkiekezu Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua fitxaren bidez.


'Estiloak' tresna-barrak dokumentuei formatua emateko ikonoak ditu:

Estilo-kategoria

Ikonoa

Paragrafo-estiloak

Paragrafoen formatu-estiloak bistaratzen ditu. Erabili paragrafo-estiloak dokumentuko paragrafoei formatu bera aplikatzeko, esaterako, letra-tipoa, numerazioa eta diseinua.

Ikonoa

Karaktere-estiloak

Karaktereen formatu-estiloak bistaratzen ditu. Erabili karaktere-estiloak letra-estiloak paragrafoan hautatutako testuari aplikatzeko.

Ikonoa

Marko-estiloak

Markoen formatu-estiloak bistaratzen ditu. Erabili marko-estiloak markoen diseinuei eta kokalekuari formatua emateko.

Ikonoa

Orrialde-estiloak

Orrialdeen formatu-estiloak bistaratzen ditu. Erabili orrialde-estiloak orrialde-diseinuak zehazteko, goiburukoen eta orri-oinen itxura barne.

Ikonoa

Zerrenda-estiloak

Zenbaki eta buletdun zerrenden formatu-estiloak bistaratzen ditu. Erabili zerrenda-estiloak zenbaki- eta bulet-karaktereei formatua emateko eta koskak zehazteko.

Ikonoa

Formatu interaktiboaren modua

Hautatutako estiloa, dokumentuan hautatutako objektuari edo testuari aplikatzen dio. Egin klik ikono horretan, eta arrastatu hautapena dokumentuan, estiloa aplikatzeko. Modu horretatik irteteko, egin klik berriro ikonoan edo sakatu Esc.

Ikonoa

Estilo berria hautapenetik

Komando gehiago dituen azpimenua irekitzen du.

Estilo berria hautapenetik

Uneko paragrafo, orrialde edo hautapenaren formatuan oinarritutako estiloa sortzen du.

Eguneratu estiloa

Dokumentuaren barruan kurtsorea kokatuta dagoen testuari eskuz emandako formatu-atributuak, 'Estiloak' leihoan hautatuta dagoen estiloari gehituko zaizkio.

Kargatu estiloa

Kargatu estiloak elkarrizketa-koadroa irekitzen du beste dokumentu bateko estiloak inportatzeko.

Iradokizun-ikonoa

Estiloei buruzko informazio gehiago.


Aplikatu estiloak

Estilo bat esleitzen dio uneko paragrafoari, hautatutako paragrafoari edo hautatutako objektuari.