Estiloak Writerren

Ondoren, alboko barrako Estiloak panelaren bidez aplika daitezkeen Writer estiloak azaltzen dira.

Nahi baduzu, uneko dokumentuaren estiloak editatu eta dokumentua txantiloi gisa gorde dezakezu. Dokumentua txantiloi gisa gordetzeko, aukeratu Fitxategia - Txantiloiak - Gorde txantiloi gisa.

Estilo-kategoria

Honakoak dira formatu-estiloen kategoriak.

Izena

Azalpena

Karaktere-estiloak

Erabili karaktere-estiloak karaktereei edo hitz oso eta esaldiei formatua emateko. Nahi izanez gero, karaktere-estiloak habiara ditzakezu.

Paragrafo-estiloak

Erabili paragrafo-estiloak paragrafoei formatua emateko, letra-tipoa eta -tamaina barne. Hurrengo paragrafoari aplikatzeko paragrafo-estiloa ere hauta dezakezu.

Marko-estiloak

Erabili marko-estiloak testu-marko eta marko grafikoei formatua emateko.

Orrialde-estiloak

Erabili orrialde-estiloak dokumentuaren egitura antolatzeko eta orrialde-zenbakiak gehitzeko. Orrialde-jauziaren atzetik datorren orrialdeari aplikatzeko orrialde-estiloa ere zehaztu dezakezu.

Zerrenda-estiloak

Erabili zerrenda-estiloak zenbakidun edo buletdun zerrendei formatua emateko.


Estilo taldeak

'Estiloak' leihoan bistara ditzakezun estilo taldeak honakoak dira.

Izena

Esanahia

Automatikoa

Uneko testuinguruari dagozkion estiloak bistaratzen ditu.

Estilo guztiak

Estilo-kategoria aktiboko estilo guztiak bistaratzen ditu.

Aplikatu estiloak

Uneko dokumentuan aplikatutako (hautatutako kategoriako) estiloak bistaratzen ditu.

Estilo pertsonalizatuak

Hautatutako estilo-kategorian dauden erabiltzaileak definitutako estilo guztiak bistaratzen ditu.

Karaktere-estiloak

Testuaren formatu-estiloak bistaratzen ditu.

Kapitulu-estiloak

Izenburuen formatu-estiloak bistaratzen ditu.

Zerrenda-estiloak

Zenbaki edo buletdun zerrenden formatu-estiloak bistaratzen ditu.

Indize-estiloak

Indizeen formatu-estiloak bistaratzen ditu.

Eskualde bereziko estiloak

Goiburuko, orri-oin, oin-ohar, amaiera-ohar, taula eta epigrafeen formatu-estiloak bistaratzen ditu.

HTML estiloak

HTML dokumentuetarako estiloen zerrenda bistaratzen du.

Baldintzapeko estiloak

Erabiltzaileak definitutako baldintzapeko estiloak bistaratzen ditu.

Hierarkikoa

Hautatutako estilo-kategoriako estiloak zerrenda hierarkikoan bistaratzen ditu. Estiloak azpimailetan bistaratzeko, egin klik azpimailaren izenaren ondoko plus ikurrean (+).