Objektua

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor hautatutako objektuaren propietateak alda ditzakezu, adibidez, tamaina eta izena.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Propietateak fitxa

Ikonoa

objektu-propietateak


Mota

Orrialdean hautatutako objektuaren edo markoaren tamaina eta kokalekua zehazten ditu.

Aukerak

Hautatutako objektu, grafiko edo markoaren propietateak zehazten ditu.

Egokitu

Zehaztu testua nola egokitu nahi duzun objektuaren inguruan. Testuaren eta objektuaren arteko tartea ere zehaztu dezakezu.

Hiperesteka

Zehaztu hautatutako grafiko, marko edo OLE objektuaren hiperestekaren propietateak.

Ertzak

Hautatutako objektuen ertzen aukerak ezartzen ditu Writer edo Calc aplikazioetan.

Atzeko planoa

Ezarri atzeko planoaren kolorea edo grafikoa.

Makroa

Irudi, marko edo OLE objektu batean klik egitean exekutatu beharreko makroa zehazten du.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.