Aukerak

Hautatutako objektu, grafiko edo markoaren propietateak zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Irudia - Aukerak fitxa

Aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Aukerak fitxa

Aukeratu Ikusi - Estiloak, eta ireki laster-menuko Aldatu/Berria- Aukerak fitxa

Aukeratu Txertatu - Markoa - Markoa - Aukerak fitxa


Izena

Hautatutako elementuaren izena eta lotutako estekak zehazten ditu.

Izena

Idatzi hautatutako elementuaren izena.

Iradokizun-ikonoa

Izen adierazgarria eman objektu, grafiko edo markoei, dokumentu luzeetan azkar bilatu ahal izateko.


Testu alternatiboa (marko, grafiko eta objektu mugikorrak bakarrik)

Sartu hautatutako elementua ez dagoenean web arakatzailean bistaratu beharreko testua. Testu alternatiboa ezintasuna duten pertsonei laguntzeko ere erabiltzen da.

Aurreko esteka

Estekatutako sekuentzia batean uneko elementuaren aurretik datorren elementua (objektua, grafikoa edo markoa) bistaratzen da. Aurreko esteka gehitzeko edo aldatzeko, hautatu izena zerrendan. Markoak estekatzen ari bazara, uneko markoak eta helburu-markoak hutsik egon behar dute.

Hurrengo esteka

Estekatutako sekuentzia batean uneko elementuaren ondoren datorren elementua (objektua, grafikoa edo markoa) bistaratzen da. Hurrengo esteka gehitzeko edo aldatzeko, hautatu izena zerrendan. Markoak estekatzen ari bazara, helburu-markoak hutsik egon behar du.

Babestu

Hautatutako elementuarentzako babes-aukerak zehazten ditu.

Babestu edukiak

Hautatutako elementuaren edukia aldaketarik ez egiteko babesten du.

Hala ere, elementuaren edukia kopiatu dezakezu.

Babestu kokalekua

Hautatutako elementuaren kokalekua blokeatzen du uneko dokumentuan.

Babestu tamaina

Hautatutako elementuaren tamaina blokeatzen du.

Propietateak

Hautatutako elementuarentzako inprimatze- eta testu-aukerak zehazten ditu.

Soilik irakurtzeko dokumentuan editagarria (markoak bakarrik)

Markoaren edukia irakurtzeko soilik den dokumentuan (idazketaren aurka babestuta) editatzeko aukera ematen dizu.

Inprimatu

Hautatutako elementua sartzen du dokumentua inprimatzean.

Testu-fluxua

Markoko testu-fluxuaren norabide hobetsia zehazten du. Orrialdean testu-fluxuaren ezarpen lehenetsiak erabiltzeko, hautatu Erabili goi-mailako objektu-ezarpenak zerrendan.

Edukiaren lerrokatze bertikala

Markoaren edukiaren lerrokatzen bertikala zehazten du. Horrek testu-edukiari eragiten dio nagusiki, baina baita taulei eta testu-arean ainguratutako beste objektuei (karaktere moduan, karaktereari edo paragrafoari ainguratutakoei), esaterako markoei, grafikoei edo marrazkiei.

Testuaren noranzkoa.