Hiperesteka

Zehaztu hautatutako grafiko, marko edo OLE objektuaren hiperestekaren propietateak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Irudia - Hiperesteka fitxa

Aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Hiperesteka fitxa

Aukeratu Txertatu - Markoa - Markoa - Hiperesteka fitxa


Estekatu honekin:

Ezarri esteka-propietateak.

URLa

Sartu ireki nahi duzun fitxategiaren bide-izen osoa.

Arakatu

Lokalizatu hiperestekak irekitzea nahi duzun fitxategia, eta egin klik Ireki botoian. Helburu-fitxategia ordenagailuan edo Interneteko FTP zerbitzarian egon daiteke.

Izena

Idatzi hiperestekaren izena.

Markoa

Zehaztu helburuko fitxategia irekitzeko erabiliko duzun markoaren izena. Aurrez definitutako helburuko markoen izenak hemen daude deskribatuta.

Irudi-mapa

Hautatu erabili nahi duzun Irudi-maparen mota. Irudi-maparen ezarpenak orrialde honetan sartutako hiperestekaren ezarpenei gainjartzen zaizkie.

Irudi-mapa zerbitzariaren aldean

Zerbitzariaren aldeko irudi-mapa erabiltzen du.

Irudi-mapa bezeroaren aldean

Hautatutako objektuarentzat sortutako irudi-mapa erabiltzen du.

URLa