Makroa

Irudi, marko edo OLE objektu batean klik egitean exekutatu beharreko makroa zehazten du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu/Formatua - Irudia - Makroa fitxa

Aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Propietateak - Makroa fitxa

Aukeratu Tresnak - Autotestua - Autotestua (botoia) - Makroa

Aukeratu Editatu - Irudi-mapa - ireki laster-menua - Makroa

Aukeratu Formatua - Karakterea - Hiperesteka fitxa - Gertaerak botoia


Gertaera

Makroa exekuta dezaketen gertaerak zerrendatzen ditu. Hautatutako objektuarekin zerikusia duten gertaerak bakarrik zerrendatzen dira.

Ondorengo taulan makroa exekuta dezaketen objektu motak eta gertaerak zerrendatzen dira:

Gertaera

Gertaera-exekuzioa

OLE objektua

Irudia

Markoa

Autotestua

ImageMap eremua

Hiperesteka

Egin klik objektuan

Objektua hautatuta dago

βœ“

βœ“

βœ“

Sagua objektuaren gainean

Saguaren erakuslea objektuaren gainean mugitzen da.

βœ“

βœ“

βœ“

βœ“

βœ“

Exekutatu hiperesteka

Objektuari esleitutako hiperestekan klik egiten da.

βœ“

βœ“

βœ“

βœ“

Saguak objektua utzi du

Saguaren erakuslea objektutik kanpo joaten da.

βœ“

βœ“

βœ“

βœ“

βœ“

Irudia behar bezala kargatu da

irudia behar bezala kargatu da

βœ“

Irudiaren karga eten da

erabiltzaileak irudiaren karga eten du (esaterako, deskargatzean)

βœ“

Ezin izan da irudia kargatu

irudia ez da ongi kargatu

βœ“

Alfa karaktereen sarrera

testua sartu da

βœ“

Ez-alfa karaktereen sarrera

Ez inprimatzeko karaktereak sartu dira, adibidez, tabulazioak eta lerro-jauziak.

βœ“

Tamaina aldatu markoari

markoari tamaina aldatu zaio

βœ“

Lekuz aldatu markoa

markoa lekuz aldatu da

βœ“

Autotestua txertatu aurretik

Autotestua txertatu aurretik

βœ“

Autotestua txertatu ondoren

Autotestua txertatu ondoren

βœ“


Ohar-ikonoa

Inprimakietako kontroletara estekatutako gertaeretarako, ikus Kontrol-propietateak, edo Inprimaki-propietateak.


Esleitutako ekintza

Zehaztu hautatutako gertaera gertatzean exekutatu beharreko makroa.

Markoen bidez gertaera batzuk funtzio bati estekatu diezazkiokezu, eta funtzio horrek erabakitzen du gertaera LibreOffice Writerrek edo funtzioak maneiatzen duen. Ikus LibreOffice Basic laguntza informazio gehiago lortzeko.

Hemengo makroa:

LibreOffice aplikazioa eta irekitako edozein LibreOffice dokumentu zerrendatzen ditu. Zerrendaren barruan, hautatu makroa nondik hartu nahi dituzun.

Lehendik dauden makroak

Erabilgarri dauden makroak zerrendatzen ditu. Hautatu gertaerari esleitu nahi diozun makroa eta sakatu Esleitu botoia.

Esleitu

Hautatutako makroa hautatutako gertaerari esleitzen dio.

Kendu

Hautatutako sarrerari makroa esleitzea kentzen dio.