Irudia

Zehaztu hautatutako irudirako iraultze- eta esteka-aukerak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Irudia - Irudia fitxa


Irauli

Bertikalean

Hautatutako irudia bertikalean iraultzen du.

Horizontalean

Hautatutako irudia horizontalean iraultzen du.

Orrialde guztietan

Hautatutako irudia horizontalean iraultzen du orrialde guztietan.

Ezkerreko orrialdeetan

Hautatutako irudia horizontalean iraultzen du orrialde bikoitietan bakarrik.

Eskuineko orrialdeetan

Hautatutako irudia horizontalean iraultzen du orrialde bakoitietan bakarrik.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.

Esteka

Irudia esteka gisa txertatzen du.

Fitxategi-izena

Estekadun grafiko-fitxategirako bide-izena bistaratzen du. Esteka aldatzeko, egin klik Arakatu botoian (...) eta lokalizatu estekatu nahi duzun fitxategia.

Arakatu

Lokalizatu estekatu nahi duzun grafiko-fitxategi berria eta egin klik Ireki botoian.

Formatua - Irauli

Editatu - Estekak