Ingerada editorea
Hautatutako objektuaren ingerada aldatzen du. LibreOffice aplikazioak ingerada erabiltzen du objektuarentzako testu-itzulbiratzearen aukerak zehazteko.
Ingeradaren aurrebista bistaratzen du.
Aplikatu
Ingerada hautatutako objektuari aplikatzen dio.
Aplikatu
Laneko area
Ingerada pertsonalizatua ezabatzen du. Egin klik hor, eta ondoren, aurrebista-arean.
Laneko area
Hautatu
Hautapen modura joaten da, ingerada hautatu dezazun.
Hautatu
Laukizuzena
Ingerada angeluzuzena marrazten du objektuaren aurrebistan arrastatzen duzun lekuan. Karratua marrazteko, sakatuta eduki Maius tekla arrastatzen duzun bitartean.
Laukizuzena
Elipsea
Ingerada obalatua marrazten du objektuaren aurrebistan arrastatzen duzun lekuan. Zirkulua marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen duzun bitartean.
Elipsea
Poligonoa
Marra zuzenen segmentuen bidez osatutako ingerada itxia marrazten du. Klik egin poligonoa hastea nahi duzun lekuan eta arrastatu marra segmentua marrazteko. Marra segmentuaren amaiera definitzeko, egin klik berriro, eta jarraitu klik egiten poligonoaren gainerako marra segmentuak definitzeko. Egin klik bikoitza poligonoa marrazten amaitzeko. Poligonoa 45 graduko angeluetara mugatzeko, Maius sakatuta eduki klik egitean.
Poligonoa
Editatu puntuak
Ingeradaren forma aldatzen uzten dizu. Egin klik hor eta arrastatu ingeradaren heldulekuak.
Editatu puntuak
Lekuz aldatu puntuak
Ingeradaren heldulekuak arrastatzen uzten dizu ingeradaren forma aldatzeko.
Lekuz aldatu puntuak
Txertatu puntuak
Arrastatu dezakezun heldulekua txertatzen du ingeradaren forma aldatzeko. Egin klik hor, eta ondoren, ingeradan.
Txertatu puntuak
Ezabatu puntuak
Ingeradatik puntu bat kentzen du. Egin klik hor, eta ondoren, egin klik ezabatu nahi duzun puntuan.
Ezabatu puntuak
Ingerada automatikoa
Edita dezakezun objektuaren inguruan ingerada marrazten du automatikoki.
Ingerada automatikoa
Desegin
Azken ekintza alderantzikatzen du.
Desegin
Berregin
Azken Desegin komandoaren ekintza alderantzikatzen du.
Berregin
Tanta-kontagailua
Kolore bereko bit-maparen zatiak hautatzen ditu. Egin klik hor, eta ondoren, egin klik bit-mapako kolore batean. Hautatutako kolore-barrutia handitzeko, handitu balioa Perdoia koadroan.
Tanta-kontagailua
Perdoia
Sartu tanta-kontagailuaren kolore-perdoia ehuneko gisa. Tanta-kontagailuak hautatzen duen kolore-barrutia handitzeko, sartu ehuneko handiagoa.