Egokitu
Zehaztu testua nola egokitu nahi duzun objektuaren inguruan. Testuaren eta objektuaren arteko tartea ere zehaztu dezakezu.
Testu taularen inguruan egokitzeko, kokatu taula markoan eta egokitu testua markora.
Ezarpenak
Bat ere ez
Objektua dokumentuko beste lerro batean kokatzen du. Testua objektuaren gainean edo azpian agertuko da dokumentuan, eta ez objektuaren alboetan.
Bat ere ez
Aurretik
Testua objektuaren ezkerreko aldean egokitzen du behar adina leku badago.
Aurretik
Ondoren
Testua objektuaren eskuineko aldean egokitzen du behar adina leku badago.
Ondoren
Paralelo
Testua objektuaren ertzeko markoaren lau aldeetan egokitzen du.
Paralelo
Zeharkatu
Objektua testuaren aurrean kokatzen du.
Zeharkatu
Onena
Testua objektuaren ertzeko markoaren ezkerrean, eskuinean edo lau aldeetan egokitzen du automatikoki. Objektuaren eta orrialde-marjinaren arteko distantzia 2 cm baino txikiagoa bada, testua ez da egokituko.
Onena
Aukerak
Zehaztu testu-egokitzearen aukerak.
Lehen paragrafoa
Enter sakatutakoan, paragrafo berria hasten du objektuaren azpian. Paragrafoen arteko tartea objektuaren tamainaren arabera zehazten da.
Atzeko planoan
Hautatutako objektua atzeko planora mugitzen du. Aukera hori erabilgarri egoteko, Zeharka egokitze motak egon behar du hautatuta.
Ingerada
Testua objektuaren formaren inguruan egokitzen du. Aukera hori ez dago erabilgarri Zeharkatu egokitze motarentzat eta markoentzat. Objektuaren ingerada aldatzeko, hautatu objektua eta aukeratu Formatua - Egokitu - Editatu ingerada.
Kanpoan soilik
Testua objektuaren ingeradaren inguruan bakarrik itzulbiratzen du, eta ez objektuaren formaren barruko area irekietan. Aukera hori ez dago erabilgarri markoentzat.
Tarteak
Zehaztu hautatutako objektuaren eta testuaren artean utzi beharreko tartea.
Ezkerrean
Sartu objektuaren ezkerreko ertzaren eta testuaren artean utzi nahi duzun tartea.
Eskuinean
Sartu objektuaren eskuineko ertzaren eta testuaren artean utzi nahi duzun tartea.
Gainean
Sartu objektuaren goiko ertzaren eta testuaren artean utzi nahi duzun tartea.
Azpian
Sartu objektuaren beheko ertzaren eta testuaren artean utzi nahi duzun tartea.