Mota

Orrialdean hautatutako objektuaren edo markoaren tamaina eta kokalekua zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Irudia - Mota fitxa

Aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Propietateak - Mota fitxa

Aukeratu Ikusi - Estiloak, eta ireki laster-menuko Aldatu/Berria - Mota fitxa

Aukeratu Txertatu - Markoa - Markoa - Mota fitxa


Tamaina

Zabalera

Sartu zein zabalera nahi duzun hautatutako objekturako.

Erlatiboa

Hautatutako objektuaren zabalera orrialdeko testu-arearen zabaleraren ehuneko gisa kalkulatzen du.

Zabalera-erlazio erlatiboa

% 100eko zabalerak zer esan nahi duen erabakitzen du: testu-area den (marjinak kanpo) ala orrialde osoa den (marjinak barne).

Altuera

Sartu zein altuera nahi duzun hautatutako objekturako.

Erlatiboa

Hautatutako objektuaren altuera orrialdeko testu-arearen altueraren ehuneko gisa kalkulatzen du.

Altuera-erlazio erlatiboa

% 100eko altuerak zer esan nahi duen erabakitzen du: testu-area den (marjinak kanpo) ala orrialde osoa den (marjinak barne).

Mantendu proportzioa

Zabalera- eta altuera-ezarpenak aldatzen direnean altuera eta zabaleraren proportzioak mantentzen ditu.

Jatorrizko tamaina

Hautatutako objektuaren ezarpenak jatorrizko balioetara leheneratzen ditu.

Ohar-ikonoa

Funtzio hori ez dago erabilgarri markoentzat.


Automatikoa

Markoaren zabalera eta altuera automatikoki doitzen ditu markoaren edukiarekin bat etortzeko. Nahi baduzu, markoaren gutxieneko zabalera eta altuera zehaztu ditzakezu.

Ohar-ikonoa

Automatikoa aukera markoa hautatutakoan bakarrik egoten da erabilgarri.


Aingura

Zehaztu hautatutako objektu edo markoaren aingura-aukerak. Aingura-aukerak ez daude erabilgarri elkarrizketa-koadro hori 'Estiloak' leihotik irekitzean.

Orrialde honetara

Hautapena uneko orrialdean ainguratzen du.

Paragrafora

Hautapen uneko paragrafoan ainguratzen du.

Karakterera

Hautapena karaktere batean ainguratzen du.

Karaktere gisa

Hautapena karaktere gisa ainguratzen du. Uneko marraren altuera aldatu egindo da hautapenaren altuerara egokitzeko.

Kokalekua

Hautatutako objektuak uneko orrialdean duen kokalekua zehazten du.

Horizontala

Hautatu objektuaren lerrokatze horizontalaren aukera. Aukera hori ez da egongo erabilgarri "ainguratu karaktere gisa" aukeratzen baduzu.

zenbat

Sartu hautatutako objektuaren ezkerreko ertzaren eta Nora koadroan hautatutako erreferentzia-puntuaren artean utzi beharreko tartea. Aukera hori erabilgarri egongo da "Ezkerretik" hautatzen baduzu Horizontala kutxan.

nora

Hautatu erreferentzia-puntua hautatutako lerrokatze horizontaleko aukerarako.

Hautatutako lerrokapen-aukeren emaitza Aurrebista koadroa ikus dezakezu.

Ispilatu orrialde bikoitietan

Orrialde bikoitietako lerrokatze horizontalaren ezarpenak alderantzikatzen ditu.

Iradokizun-ikonoa

Irudia ataleko iraultze-aukerak ere erabil ditzakezu orrialde bikoiti eta bakoitietako objektuen diseinua doitzeko.


Bertikala

Hautatu objektuaren lerrokatze bertikaleko aukera.

Ohar-ikonoa

Objektu bat altura finkoarekin ainguratzen baduzu markora, "Behean" eta "Erdian" lerrokapen-aukerak bakarrik egongo dira erabilgarri.


zenbat

Sartu hautatutako objektuaren goiko ertzaren eta Nora kutxan hautatutako erreferentzia-puntuaren artean utzi beharreko tartea. Aukera hori erabilgarri egongo da "Goitik" edo "Behetik" (karaktere gisa) hautatzen baduzu Bertikala kutxan.

nora

Hautatu aukeratutako lerrokatze bertikalaren erreferentzia-puntua.

Jarraitu testu-fluxuari

Hautatutako objektua objektu hori ainguratuta dagoen testuaren diseinu-mugen barruan mantentzen du. Hautatutako objektua dokumentuko edozein lekutan kokatzeko, ez hautatu aukera hori.

Modu lehenetsian, Jarraitu testu-fluxuari aukera hautatuta dago OpenOffice.org 2.0 baino zaharragoa den Writer bertsio batekin sortutako dokumentu bat irekitzen denean. Hala ere, aukera hori ez dago hautatuta Microsoft Word formatuko (*.doc) dokumentu bat sortzen edo irekitzen denean.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.

Laukizuzen berdeak hautatutako objektua adierazten du eta laukizuzen gorriak lerrokapenaren erreferentzia-puntua. Objektua karaktere gisa ainguratzen baduzu, erreferentziazko laukizuzena marra gorri bihurtzen da.

Formatua - Aingura

Formatua - Lerrokatzea