Oin-oharrak/Amaiera-oharrak

Oin-oharrak eta amaiera-oharrak non bistaratuko diren eta haien numerazio-formatua zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Sekzioa - Orri-oinak/Amaiera-oharrak fitxa

Aukeratu Formatua - Sekzioak - Aukerak botoia Orri-oinak/Amaiera-oharrak fitxa


Oin-oharrak

Bildu testuaren amaieran

Oin-oharrak sekzioaren amaieran gehitzen ditu. Sekzioak orrialde bat baino gehiago hartzen baditu, oin-oharrak oin-oharraren aingurak agertzen diren orrialdearen behean gehituko dira.

Hasi berriro numerazioa

Oin-oharraren numerazioa zuk zehaztutako zenbakian berrabiarazten du.

Hasi:

Sartu oin-oharrari esleitu nahi diozun zenbakia.

Formatu pertsonalizatua

Oin-oharrentzako numerazio-formatu pertsonalizatua zehazten du. Kontrol-lauki hori erabilgarri egongo da Hasi berriro numerazioa kontrol-laukia hautatuta badago.

Aurretik

Sartu oin-oharraren zenbakiaren aurrean bistaratzea nahi duzun testua.

Biratze-botoiaren formatu propioa

Hautatu oin-oharren numerazio-estiloa.

Ondoren

Sartu oin-oharraren zenbakiaren ondoren bistaratzea nahi duzun testua.

Amaiera-oharrak

Bildu sekzioaren amaieran

Amaiera-oharrak sekzioaren amaieran gehitzen ditu.

Hasi berriro numerazioa

Amaiera-oharren numerazioa zuk zehaztutako zenbakian berrabiarazten du.

Hasi:

Sartu amaiera-oharrari esleitu nahi diozun zenbakia.

Formatu pertsonalizatua

Amaiera-oharren numerazio-formatu pertsonalizatua zehazten du. Kontrol-lauki hori erabilgarri egongo da Hasi berriro numerazioa kontrol-laukia hautatuta badago.

Aurretik

Sartu amaiera-oharraren zenbakiaren aurrean bistaratzea nahi duzun testua.

Biratze-botoiaren formatu propioa

Hautatu amaiera-oharren numerazio-estiloa.

Ondoren

Sartu amaiera-oharraren zenbakiaren ondoren bistaratzea nahi duzun testua.