Zutabeak

Orrialde-estilo, marko edo sekzioen zutabe kopurua eta zutabe-diseinua zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Orrialdea - Zutabeak fitxa

Aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Zutabeak fitxa

Aukeratu Ikusi - Estiloak, eta ireki laster-menuko Aldatu/Berria - Zutabeak fitxa

Aukeratu Txertatu - Markoa - Markoa - Zutabeak fitxa

Aukeratu Txertatu/Formatua - Sekzioa(k) - Zutabeak fitxa


Ezarpen lehenetsiak

Aurrez zehaztutako zutabe-diseinuak hautatu edo zuk sor ditzakezu. Orrialde-estilo bati diseinua aplikatzean, estilo hori erabiltzen duten orrialde guztiak eguneratzen dira. Era berean, marko-estilo bati zutabe-diseinua aplikatzen badiozu, estilo hori erabiltzen duten marko guztiak eguneratzen dira. Marko bakarraren zutabe-diseinua ere alda dezakezu.

Zutabeak

Idatzi orrialdean, markoan edo sekzioan eduki nahi duzun zutabe kopurua.

Aurrez zehaztutako zutabe-diseinuetako bat ere hauta dezakezu.

Hautapen-eremuak

Banatu edukia zutabe guztietan uniformeki

Testua zutabe anitzeko sekziotan maila berean banatzen du.

Zabalera eta tartea

Zabalera automatikoa kontrol-laukia hautatuta ez badago, sartu zutabeen zabalera eta tartearen aukerak.

(Zutabe-zenbakia)

Zutabe-zenbakia, zabalera eta ondoko zutabeekiko duen distantzia bistaratzen da.

Ezker-gezia

Zutabe-bistaratzea ezkerrera zutabe bat eramaten du.

Ikonoa

Ezker-gezia

Eskuin-gezia

Zutabe-bistaratzea eskuinera zutabe bat eramaten du.

Ikonoa

Eskuin-gezia

Zabalera

Sartu zutabearen zabalera.

Tartea

Sartu zutabeen artean utzi nahi duzun tartea.

Zabalera automatikoa

Zabalera bereko zutabeak sortzen ditu.

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.

Zutabe-diseinuaren aurrebistak zutabeak bakarrik erakusten ditu, eta haien inguruko orrialdea.

Marra bereizlea

Area hori erabilgarri egongo da diseinuak zutabe bat baino gehiago baditu.

Marra

Hautatu zutabeen marra bereizlearen formatu-estiloa. Marra bereizlerik nahi ez baduzu, aukeratu "Bat ere ez".

Altuera

Sartu marra bereizlearen luzera eta zutabe-arearen altueraren ehunekoa.

Kokalekua

Hautatu marra bereizlearen lerrokapen bertikala. Aukera hori erabilgarri egongo da marraren Altuera balioa % 100 baino txikiagoa bada.

Aplikatu honi:

Hautatu zutabe-diseinuari aplikatu nahi diozun elementua. Aukera hori erabilgarri egongo da elkarrizketa-koadro hau Formatua - Zutabeak aukeraren bidez ireki baduzu.

Propietateak

Testuaren noranzkoa

Zehaztu testuaren noranzkoa testu-diseinu konplexua (CTL) erabiltzen duten paragrafoetarako. Eginbide hau erabilgarri egoteko, beharrezkoa da testu-diseinu konplexua gaituta egotea.