Orrialde-estiloa

Zehaztu uneko orrialde-estiloaren formatu-estiloak eta diseinua, orrialde-marjinak, goiburukoak eta orri-oinak eta orrialdearen atzeko planoa barne.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Orria

Aukeratu Ikusi - Estiloak, eta ireki Aldatu/Berria laster-menua (zerrenda-estiloentzat)


Antolatzailea

Ezarri hautatutako estiloaren aukerak.

Orrialdea

Orrialde bakarreko dokumentuen edo orrialde askoko dokumentuen orrialde-diseinua defini daiteke, baita numerazio- eta orrialde-formatua ere.

Atzeko planoa

Ezarri atzeko planoaren kolorea edo grafikoa.

Goiburukoa

Uneko orrialde-estiloan goiburu bat gehitzen du. Goiko orrialde-marjinan dagoen area da goiburua. Hemen testua edo grafikoa gehi dezakezu.

Orri-oina

Orri-oin bat gehitzen dio uneko orrialde-estiloari. Orri-oin bat orrialdearen beheko marjinan dagoen area bat da, testua edo grafikoak gehitzeko erabil daitekeena.

Ertzak

Hautatutako objektuen ertzen aukerak ezartzen ditu Writer edo Calc aplikazioetan.

Zutabeak

Orrialde-estilo, marko edo sekzioen zutabe kopurua eta zutabe-diseinua zehazten ditu.

Oin-oharra

Oin-oharren diseinu-aukerak zehazten ditu, oin-oharra dokumentuaren gorputz nagusitik banatzen duen marra barne.

Asiako hizkuntzen euskarria

Komando horiek atzitzeko, lehenago asiar hizkuntzen euskarria gaitu behar duzu - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak aukeran.

Testu-sareta

Testu-sareta bat gehitzen dio uneko orrialde-estiloari. Aukera hau erabilgarri dago soilik asiar hizkuntzen euskarria gaituta badago Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak atalean, 'Aukerak' elkarrizketa-koadroan.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.