Eskema eta numerazioa

Paragrafoaren eskema-maila, numerazioa edo buletak gehitzen edo kentzen ditu. Erabiliko den numerazio-estiloa ere hautatu dezakezu, eta zenbakitutako zerrenda bateko numerazioa berrezarri.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Paragrafoa – Eskema eta numerazioa fitxa

Aukeratu Ikusi - Estiloak, eta ireki laster-menuko Aldatu/Berria - Eskema eta numerazioa fitxa (Paragrafo-estiloak)


  1. Paragrafo-estilo bera erabiltzen duten paragrafoen numerazio-aukerak aldatzeko, aukeratu Ikusi - Estiloak, eta, gero, egin klik Paragrafo-estiloak ikonoan. Egin klik eskuineko botoiarekin zerrendako estilo batean, aukeratu Aldatu, eta, gero, egin klik Eskema eta numerazioa fitxan.

  2. Hautatutako paragrafoen numerazio-aukerak aldatzeko, aukeratu Formatu - Paragrafoa, eta ondoren egin klik Eskema eta numerazioa fitxan.

Eskema-maila

Eskema-maila bat esleitzen du, 1etik 10era, hautatutako paragrafoari edo paragrafo-estiloari. Hautatu Gorputz-testua eskema-maila berrezartzeko.

Numerazioa

Numerazio-estiloa

Hautatu paragrafoari aplikatu nahi diozun numerazio-estiloa. Estilo horiek Estiloak leihoan ere zerrendatzen dira, Numerazio-estiloa ikonoan klik eginez gero.

Editatu estiloa

Editatu hautatutako numerazio-estiloaren propietateak. Propietate horiek numerazio-estilo hori darabiltzen paragrafo guztiei aplikatuko zaizkie.

Sekzio hori uneko paragrafoaren propietateak editatzean soilik agertuko da. Horretarako, aukeratu Formatua - Paragrafoa.

Hasi berriro paragrafo honetan

Numerazioa uneko paragrafoan berrabiarazten du.

Hasi honekin

Hautatu kontrol-lauki hori eta sartu paragrafoari esleitu nahi diozun zenbakia.

"Hasi honekin" biratze-botoia

Sartu paragrafoari esleitu nahi diozun zenbakia. Ondorengo paragrafoak elkarren segidan zenbakituko dira, hemen sartzen duzun zenbakitik hasita.

Lerro-numerazioa

Zehaztu lerro-numerazioaren aukerak. Lerro-zenbakiak dokumentuan gehitzeko, aukeratu Tresnak - Lerro-numerazioa.

Sartu paragrafo hau lerro-numerazioan

Uneko paragrafoa lerro-numerazioan sartzen du.

Hasi berriro paragrafo honetan

Numerazioa uneko paragrafoan, edo sartzen duzun zenbakian, berrabiarazten du.

Hasi honekin

Sartu lerro-numerazioa berriro hasiko den zenbakia