Letra maiuskulak

Paragrafoaren lehen letra letra maiuskula handiarekin formateatzen du, eta hainbat lerrotan zabaldu daiteke. Paragrafoak Lerroen koadroan zehaztu adina lerro zabaldu behar du gutxienez.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Paragrafoa - Letra kapitalak fitxa

Aukeratu Ikusi - Estiloak, ireki laster-menua eta hautatu Aldatu/Berria - Letra kapitalak fitxa


Ezarpenak

Erakutsi letra maiuskulak

Letra maiuskulen ezarpenak aplikatzen dizkio hautatutako paragrafoari.

Hitz osoak

Paragrafoko lehen hitzaren lehen letra maiuskulaz bistaratzen du, eta gainerako letrak mota handi gisa.

Karaktere kopurua

Sartu maiuskula bihurtu beharreko karatereen kopurua.

Lerroak

Zehaztu letra maiuskula zenbat lerro zabaldu behar den behera paragrafoaren lehen lerrotik hasita. Paragrafo laburragoek ez dute hartuko letra maiuskularik. Hautapena 2-9 lerrotara mugatzen da.

Distantzia testutik

Zehaztu letra maiuskulen eta paragrafoko gainerako testuaren artean utzi beharreko tartea.

Edukia

Testua

Sartu paragrafoaren lehen letren ordez letra maiuskula gisa bistaratzea nahi duzun testua.

Karaktere-estiloa

Hautatu letra kapitalei aplikatu nahi diezun formatu-estiloa. Uneko paragrafoko formatu-estiloa erabiltzeko, hautatu [Bat ere ez].

Aurrebista-eremua

Uneko hautapenaren aurrebista bistaratzen du.