Testu-fluxua

Zehaztu hitz-zatiketaren eta orrialdekatzearen aukerak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Paragrafoa - Testu-fluxua fitxa

Aukeratu Ikusi - Estiloak, ireki laster-menua eta hautatu Aldatu/Berria - Testu-fluxua fitxa

Aukeratu Editatu - Bilatu eta ordeztu - Formatua - Testu-fluxua fitxa


Hitz-zatiketa

Zehaztu testu-dokumenturako hitz-zatiketaren aukerak.

Automatikoki

Marratxoak txertatzen ditu automatikoki paragrafoan behar diren lekuetan.

Lerro-amaierako karaktereak

Sartu marratxoa txertatu aurretik lerro-amaieran utzi beharreko gutxieneko karaktere kopurua.

Lerro-hasierako karaktereak

Sartu marratxoa txertatu ondoren lerro-hasieran utzi beharreko gutxieneko karaktere kopurua.

Elkarren ondoko marratxoak gehienez

Sartu zatitu daitezkeen elkarren segidako gehienezko lerro kopurua.

Jauziak

Zehaztu orrialde- edo zutabe-jauziaren aukerak.

Txertatu

Markatu kontrol-lauki hori eta hautatu erabili nahi duzun jauzi mota.

Mota

Hautatu txertatzea nahi duzun jauzi mota.

Kokalekua

Hautatu jauzia txertatzea nahi duzun lekua.

Orrialde-estiloarekin

Markatu kontrol-lauki hori eta hautatu jauziaren ondoren lehenengo orrialdean erabili nahi duzun orrialde-estiloa.

Orrialde-estiloa

Hautatu jauziaren ondorengo lehenengo orrialdean erabili beharreko formatu-estiloa.

Orrialde-zenbakia

Sartu etenaren ondoren datorren lehen orrialdearen zenbakia. Uneko orrialde-numerazioarekin jarraitu nahi baduzu, utzi kontrol-laukia markatu gabe.

Aukerak

Hautatu orrialde-jauziaren aurretik eta ondoren agertzen diren paragrafoentzako testu-fluxuaren aukerak.

Ez zatitu paragrafoa

Paragrafo osoa hurrengo orrialdera edo zutabera eramaten du jauzia txertatutakoan.

Mantendu hurrengo paragrafoarekin

Uneko paragrafoa eta hurrengo paragrafoa batera mantentzen ditu jauzi bat edo zutabe-jauzia txertatutakoan.

Solteen kontrola

Orrialde-jauzia txertatu aurretik paragrafoan egon beharreko gutxieneko lerro kopurua zehazten du. Hautatu kontrol-lauki hau eta sartu kopuru bat Lerroak koadroan. Orrialde-amaierako lerro kopurua Lerroak koadroan zehaztutakoa baino txikiagoa bada, paragrafoa hurrengo orrialdera eramango da.

Lerro solteen kontrola

Orrialde-jauzia txertatu eta hurrengo orrialdeko paragrafoan egon beharreko gutxieneko lerro kopurua zehazten du. Hautatu kontrol-lauki hau eta sartu kopuru bat Lerroak koadroan. Orrialdearen goiko lerro kopurua Lerroak koadroan zehaztutakoa baino txikiagoa bada, jauziaren kokalekua doitu egingo da.

Lerro solteak.