Orri-oina

Orri-oina azpimenuan hautatzen duzun orrialde-estilotik kendu edo han gehitzen du. Orri-oina orrialde-estilo bera erabiltzen duten orrialde guztiei gehitzen zaie. Dokumentu berri batean, "Lehenetsia" orrialde-estiloa bakarrik zerrendatzen da. Beste orrialde-estiloa batzuk zerrendari gehitzeko, dokumentuan aplikatu behar dituzu aurrena.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Goiburukoa eta orri-oina - Orri-oina


Ohar-ikonoa

Orri-oinak ikusgai egongo dira dokumentua orrialde-diseinuan ikusten baduzu (gaitu Ikusi - Normala).


Kontrol-marka agertzen da orri-oinen orrialde-estiloaren aurrean.

Orri-oina kentzeko, aukeratu Txertatu - Orri-oina, eta hautatu orri-oina duen orrialde-estiloa. Orri-oina orrialde-estilo hori duten orrialde guztietatik kenduko da.

Dokumentuan erabiltzen ari diren orrialde-estilo guztietan orri-oinak gehitzeko edo haietatik kentzeko, aukeratu Txertatu - Orri-oina - Denak.

Orri-oinari formatua emateko, aukeratu Formatua - Orrialdea - Orri-oina.