Txertatu scripta

Script bat txertatzen du kurtsorea dagoen kokalekuan HTML edo testu-dokumentuetan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Scripta (HTML dokumentuak soilik)


Laukizuzen berde txiki batek txertatutako script bat adierazten du. Laukizuzena ikusten ez baduzu, aukeratu - LibreOffice Writer/Web - Ikusi, eta hautatu Iruzkinak kontrol-laukia. Script bat editatzeko, egin klik bikoitza laukizuzen berdean.

Dokumentuak script bat baino gehiago baditu, Editatu scripta elkarrizketa-koadroan 'Aurrekoa' eta 'Hurrengoa' botoiak agertuko dira script batetik bestera joateko.

Ikonoa

Saltatu aurreko Scriptera

Ikonoa

Saltatu hurrengo Scriptera

Edukia

Script mota

Idatzi txertatzea nahi duzun script mota. Script-a <SCRIPT LANGUAGE="JavaScript"> etiketaren bidez identifikatzen da HTML iturburu-kodean.

URLa

Esteka gehitzen dio script-fitxategi bati. Egin klik URL aukera-botoian eta sartu esteka koadroan. Horren ordez, Arakatu botoian klik egin fitxategia lokalizatu eta Txertatu botoian klik egin dezakezu. Estekatutako script-fitxategia HTML iturburu-kodean identifikatuko da etiketa hauen bidez:

<SCRIPT LANGUAGE="JavaScript" SRC="url">

/* ez ikusi egin hemengo testu osoari*/

</SCRIPT>

Arakatu

Lokalizatu estekatu nahi duzun script-fitxategia eta egin klik Txertatu botoian.

Testua

Idatzi txertatzea nahi duzun script-kodea.