Trukatu datu-basea

Aldatu uneko dokumentuaren datu-iturburuak. Txertatutako eremuen edukia behar bezala bistaratzeko, ordezko datu-baseak eremu-izen berdinak eduki behar ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Editatu - Trukatu datu-basea


Adibidez, gutun-ereduan helbideen datu-baseko helbide-eremuak txertatu badituzu, datu-base hori helbideen beste datu-base batekin truka dezakezu beste helbide batzuk txertatzeko.

Trukatu datu-basea

Elkarrizketa-koadro horretan datu-base bat alda dezakezu aldi bakoitzean.

Erabiltzen ari diren datu-baseak

Une honetan erabiltzen ari diren datu-baseak zerrendatzen dira. Uneko dokumentuak gutxienez zerrendako datu-base bakoitzeko datu-eremu bat dauka.

Datu-base erabilgarriak

LibreOffice aplikazioan erregistratu diren datu-baseak zerrendatzen ditu.

Arakatu

Fitxategiak irekitzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor datu-basearen fitxategi bat (*.odb) hauta dezakezu. Hautatutako fitxategia datu-base erabilgarrien zerrendari gehitzen zaio.

Definitu

Uneko datu-iturburua ordezten du Datu-base erabilgarriak zerrendak hautatu duzun datu-iturburuarekin.

Datu-baseak trukatzeko:

Ziurtatu bi datu-baseen eremu-izenak eta motak bat datozela.

  1. Egin klik dokumentuan, zeinen datu-iturburua aldatu nahi duzun.

  2. Aukeratu Editatu - Trukatu datu-basea.

  3. Erabiltzen ari diren datu-baseak zerrendan, hautatu ordeztu nahi duzun datu-basearen taula.

  4. Datu-base erabilgarriak zerrendan, hautatu ordezko datu-basearen taula.

  5. Sakatu Definitu.