Markoak eta objektuak teklatuaren bidez tamainaz eta lekuz aldatzea

Hautatutako markoak eta objektuak teklatuaren bidez alda ditzakezu tamainaz eta lekuz.

Hautatutako marko edo objektu bat mugitzeko, sakatu gezi-tekla bat. Pixel batez mugitzeko, eutsi sakatuta eta sakatu gezi-tekla bat.

Hautatutako marko edo objektu baten tamaina aldatzeko, lehenengo sakatu Ctrl+Tab. Heldulekuetako batek keinu egingo du, hautatuta dagoela adierazteko. Beste helduleku bat hautatzeko, sakatu Ctrl+Tab berriro. Sakatu geizi-tekla bat objektuaren tamaina sareta-unitate batean aldatzeko. Pixel batean aldatzeko, eutsi sakatuta eta sakatu gezi-tekla bat.

Dokumentu-saretan zehazten du teklatuaren bitartez mugitutako objektu bat zein neurritan mugituko den. Dokumentu-saretaren propietateak aldatzeko, aukeratu - LibreOffice Writer - Sareta.

Laster-teklak erabiltzea (LibreOffice Writerreko erabilerraztasuna)