Sarrerak (indize alfabetikoa)

Zehaztu indize alfabetikoko sarreren formatua.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Aurkibidea, indizea edo bibliografia - Sarrerak fitxa (hautatutako mota indize alfabetikoa denean)


Maila

Hautatu definitu nahi duzun maila.

"S" maila indize-sarrerak alfabetikoki banatzen dituzten letra bakarreko izenburuei dagokie. Izenburu horiek gaitzeko, hautatu Formatua areako Bereizle alfabetikoa kontrol-laukia.

Egitura eta formatua

Egitura lerroak aurkibidearen kodea bistaratzen du hautatutako izenburu-mailarentzat. Izenburu-mailaren itxura aldatzeko, kodeak edo testua sar ditzakezu lerro honetako koadro hutsetan. Koadro huts batean edo kode batean ere egin dezakezu klik, eta ondoren, sakatu kode-botoia.

Sarrera-testua (E)

Kapitulu-izenburuaren testua txertatzen du.

Tabulazioa (T)

Tabulazioa txertatzen du. Tabulazioei gida-puntuak gehitzeko, hautatu karaktere bat Betetzeko karakterea koadroan. Tabulazioaren kokalekua aldatzeko, sartu balio bat Tabulazioen kokalekua koadroan edo hautatu Lerrokatu eskuinean kontrol-laukia.

Kapitulu-informazioa

Kapitulu-informazioa txertatzen du, esaterako kapituluaren izenburua eta zenbakia. Hautatu, Kapitulu-sarrera koadroan, bistaratu nahi duzun informazioa.

Kapitulu-sarrera

Hautatu indize-sarrerara gehitu nahi duzun kapitulu-informazioa.

Ebaluatu maila honetaraino:

Sartu zein hierarkia-mailarainoko objektuak (beherantz) erakutsiko diren sortutako indizean.

Orrialde-zenbakia (#)

Sarreraren orrialde-zenbakia txertatzen du.

Karaktere-estiloa

Zehaztu Egitura lerroan hautatutako zatiarentzako formatu-estiloa.

Editatu

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor hautatutako karaktere-estiloa edita dezakezu.

Betetzeko karakterea

Hautatu erabili nahi duzun tabulazioa.

Tabulazioen kokalekua

Sartu orrialdeko ezkerreko marjinaren eta tabulazioaren artean utzi beharreko distantzia.

Lerrokatu eskuinean

Tabulazioa orrialdearen eskuineko marjinan lerrokatzen du.

Formatua

'Egitura' lerroko E# botoia sakatzen denean soilik ikusten da. Hautatu, kapitulu-zenbakia bereizlerik gabe edo bereizlearekin erakusteko.

Ebaluatu maila honetaraino:

Sartu zein hierarkia-mailarainoko objektuak (beherantz) erakutsiko diren sortutako indizean.

Tabulazioen kokalekua paragrafo-estiloko koskari dagokionez

Estiloak fitxan hautatutako paragrafo-estiloan zehaztutako "koskatu ezkerretik" balioaren arabera kokatzen du tabulazioa. Bestela, tabulazioa testuaren ezkerreko marjinaren arabera kokatzen da.

Sarrera nagusien karaktere-estiloa

Zehaztu indize alfabetikoko sarrera nagusien formatu-estiloa. Indize-sarrera bat sarrera nagusi bihurtzeko, egin klik dokumentuko indize-eremuaren aurrean eta aukeratu Editatu - Indize-sarrera.

Bereizle alfabetikoa

Alfabetoaren arabera antolatutako indize-sarreren hasierako letrak sekzio-izenburu gisa erabiltzen ditu.

Gakoak komaz bereizita

Indize-sarrerak lerro berean antolatzen ditu, komaz bananduta.