Sarrerak (aurkibidea)

Zehaztu edukien aurkibideko sarreren formatua.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Aurkibidea, indizea edo bibliografia - Sarrerak fitxa (hautatutako mota aurkibidea denean)


Maila

Hautatu definitu nahi duzun maila.

Egitura eta formatua

Egitura lerroak aurkibidearen kodea bistaratzen du hautatutako izenburu-mailarentzat. Izenburu-mailaren itxura aldatzeko, kodeak edo testua sar ditzakezu lerro honetako koadro hutsetan. Koadro huts batean edo kode batean ere egin dezakezu klik, eta ondoren, sakatu kode-botoia.

Kapitulu-zenbakia (E#)

Kapitulu-zenbakia txertatzen du. Izenburu-estilo bati kapitulu-numerazio bat esleitzeko, aukeratu Tresnak - Kapitulu-numerazioa.

Sarrera-testua (E)

Kapitulu-izenburuaren testua txertatzen du.

Tabulazioa (T)

Tabulazioa txertatzen du. Tabulazioei gida-puntuak gehitzeko, hautatu karaktere bat Betetzeko karakterea koadroan. Tabulazioaren kokalekua aldatzeko, sartu balio bat Tabulazioen kokalekua koadroan edo hautatu Lerrokatu eskuinean kontrol-laukia.

Orrialde-zenbakia (#)

Sarreraren orrialde-zenbakia txertatzen du.

Hiperesteka (LS eta LE)

Hiperesteka sortzen du hiperestekaren ireki (LS) eta itxi (LE) etiketen artean jarritako sarreraren zatia. Egitura lerroan, egin klik hiperesteka sortu nahi diozun zatiaren aurreko koadro hutsean eta sakatu botoi hau. Egin klik hiperestekatu nahi duzun zatiaren ondoko koadro hutsean eta sakatu botoi hau berriro. Hiperesteka guztiek esklusiboak izan behar dute.

Denak

Uneko ezarpenak maila guztiei aplikatzen dizkie, elkarrizketa-koadroa itxi gabe.

Karaktere-estiloa

Zehaztu Egitura lerroan hautatutako zatiarentzako formatu-estiloa.

Editatu

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor hautatutako karaktere-estiloa edita dezakezu.

Betetzeko karakterea

Hautatu erabili nahi duzun tabulazioa.

Tabulazioen kokalekua

Sartu orrialdeko ezkerreko marjinaren eta tabulazioaren artean utzi beharreko distantzia.

Lerrokatu eskuinean

Tabulazioa orrialdearen eskuineko marjinan lerrokatzen du.

Formatua

'Egitura' lerroko E# botoia sakatzen denean soilik ikusten da. Hautatu, kapitulu-zenbakia bereizlerik gabe edo bereizlearekin erakusteko.

Ebaluatu maila honetaraino:

Sartu zein hierarkia-mailarainoko objektuak (beherantz) erakutsiko diren sortutako indizean.

Tabulazioen kokalekua paragrafo-estiloko koskari dagokionez

Estiloak fitxan hautatutako paragrafo-estiloan zehaztutako "koskatu ezkerretik" balioaren arabera kokatzen du tabulazioa. Bestela, tabulazioa testuaren ezkerreko marjinaren arabera kokatzen da.