Indizea

Ondorengo aukerak erabilgarri egongo dira Bibliografia indize mota gisa hautatzen baduzu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Aurkibidea, indizea edo bibliografia - Mota fitxa (bibliografia denean hautatutako mota)


Mota eta titulua

Zehaztu indizearen mota eta titulua.

Mota

Hautatu txertatu nahi duzun indize mota. Fitxa honetan erabilgarri dauden aukerak hautatzen duzun indize motaren arabera egongo dira. Txertatu - Indizeak eta taulak - Indizeak eta taulak aukeratzean kurtsorea indize batean badago, indize hori edita dezakezu.

Titulua

Sartu hautatutako indizearen titulua.

Babestu eskuzko aldaketarik ez egiteko

Indizeko edukiak alda daitezen eragozten du. Indize bati eskuz egindako aldaketak galdu egingo dira indizea freskatzen denean. Kurtsorea babestutako arean zehar korri dadin nahi baduzu, aukeratu - LibreOffice Writer - Formateatzeko laguntza, eta ondoren hautatu Gaitu kurtsorea kontrol-laukia Babestutako areak atalean.

Sarrerak formateatzea

Zenbakitu sarrerak

Sarrera bibliografikoak automatikoki zenbakitzen ditu. Zenbakitzeko ordenatze-aukerak ezartzeko, egin klik Sarrerak fitxan.

Parentesiak

Hautatu sarrera bibliografikoak zein parentesi artean jarri nahi dituzun.

Ordenatu

Indize-sarrerak ordenatzeko aukerak ezartzen ditu.

Hizkuntza

Hautatu indize-sarrerak ordenatzeko hizkuntza-arauak.

Gako mota

Hautatu zenbakizkoa zenbakiak balio bidez ordenatu nahi dituzunean, esaterako, 1, 2, 12. Hautatu alfanumerikoa zenbakiak karaktere-kode bidez ordenatu nahi dituzunean, adibidez 1, 12, 2.