Indizea

Ondorengo aukerak erabilgarri egongo dira Erabiltzaileak definitua indize mota gisa hautatzen baduzu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Aurkibidea, indizea edo bibliografia - Mota fitxa (hautatutako mota erabiltzaileak zehaztua denean)


Erabiltzaileak definitutako indizeak Mota koadroan aurkituko dituzu indize-sarrera bat dokumentuan txertatzean.

Mota eta titulua

Zehaztu indizearen mota eta titulua.

Mota

Hautatu txertatu nahi duzun indize mota. Fitxa honetan erabilgarri dauden aukerak hautatzen duzun indize motaren arabera egongo dira. Txertatu - Indizeak eta taulak - Indizeak eta taulak aukeratzean kurtsorea indize batean badago, indize hori edita dezakezu.

Titulua

Sartu hautatutako indizearen titulua.

Babestu eskuzko aldaketarik ez egiteko

Indizeko edukiak alda daitezen eragozten du. Indize bati eskuz egindako aldaketak galdu egingo dira indizea freskatzen denean. Kurtsorea babestutako arean zehar korri dadin nahi baduzu, aukeratu - LibreOffice Writer - Formateatzeko laguntza, eta ondoren hautatu Gaitu kurtsorea kontrol-laukia Babestutako areak atalean.

Sortu indizea honentzat:

Zehaztu indizea dokumentuarentzat edo uneko kapituluarentzat sortu nahi duzun.

Sortu hemendik

Estiloak

Esleitu estiloak elkarrizketa-koadroan zehaztutako paragrafo-estiloak indize-sarrera gisa gehitzen ditu. Indizean sartu nahi dituzun paragrafo-estiloak hautatzeko, egin klik koadro honen eskuinean dagoen Esleitu estiloak (...) botoian.

Esleitu estiloak

Esleitu estiloak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor indizean sartu nahi dituzun paragrafo-estiloak hauta ditzakezu.

Indize-markak

Txertatu - Indizeak eta taulak - Sarrerak aukeraren bidez txertatutako indize-sarrerak indizean gehitzen ditu.

Taulak

Taulak indizean sartzen ditu.

Grafikoak

Grafikoak indizean sartzen ditu.

Testu-markoak

Testu-markoak indizean sartzen ditu.

OLE objektuak

OLE objektuak indizean sartzen ditu.

Erabili jatorrizko kapituluaren maila

Taula, grafiko, testu-marko eta OLE objektuen indize-sarrerak koskatzen ditu kapitulu-izenburuen hierarkian duten lekuaren arabera.

Indize-sarrerak definitzea