Indizea
Ondorengo aukerak erabilgarri egongo dira Taulen indizea indize mota gisa hautatzen baduzu.
Mota eta titulua
Zehaztu indizearen mota eta titulua.
Mota
Hautatu txertatu nahi duzun indize mota. Fitxa honetan erabilgarri dauden aukerak hautatzen duzun indize motaren arabera egongo dira. Txertatu - Indizeak eta taulak - Indizeak eta taulak aukeratzean kurtsorea indize batean badago, indize hori edita dezakezu.
Titulua
Sartu hautatutako indizearen titulua.
Babestu eskuzko aldaketarik ez egiteko
Indizeko edukiak alda daitezen eragozten du. Indize bati eskuz egindako aldaketak galdu egingo dira indizea freskatzen denean. Kurtsorea babestutako arean zehar korri dadin nahi baduzu, aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Writer - Formateatzeko laguntza, eta ondoren hautatu Gaitu kurtsorea kontrol-laukia Babestutako areak atalean.
Sortu indizea honentzat:
Zehaztu indizea dokumentuarentzat edo uneko kapituluarentzat sortu nahi duzun.
Sortu hemendik
Zehaztu indizea osatzeko konbinatu beharreko informazioa.
Epigrafeak
Indize-sarrerak sortzen ditu objektu-epigrafeetatik. Objektu bati epigrafea gehitzeko, hautatu objektua eta aukeratu Txertatu - Epigrafea.
Kategoria
Hautatu indize-sarrerentzat erabili nahi duzun epigrafe-kategoria.
Bistaratu
Hautatu indize-sarrerentzat erabili nahi duzun epigrafearen zatia. Ondorengo taulan, hauta daitezkeen epigrafe-aukerak zerrendatzen dira, epigrafe-testu honetan oinarrituta: "24. ilustrazioa: Eguzkia". "24. ilustrazioa" automatikoki sortu da, eta "Eguzkia" erabiltzaileak gehitu du.
Bistaratu zerrenda-koadroko hautapenak |
Indizeko sarrera |
Erreferentzia-testua |
24. ilustrazioa: Eguzkia |
Kategoria eta zenbakia |
24. ilustrazioa |
Epigrafea |
Eguzkia |
"Epigrafe-testua" hautatzen baduzu, epigrafearen hasierako puntuazioa eta zuriunea ez dira agertuko indize-sarreran.
Objektu-izenak
Indize-sarrerak objektu-izenetatik sortzen ditu. Objektu-izenak, adibidez, nabigatzailean ikus ditzakezu, eta laster-menuan alda ditzakezu.