Indizea

Ondorengo aukerak daude erabilgarri Ilustrazio-indizea indize mota gisa hautatzen duzunean.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Aurkibidea, indizea edo bibliografia - Mota fitxa (aukeratutako mota ilustrazioen indizea denean)


Mota eta titulua

Zehaztu indizearen mota eta titulua.

Mota

Hautatu txertatu nahi duzun indize mota. Fitxa honetan erabilgarri dauden aukerak hautatzen duzun indize motaren arabera egongo dira. Txertatu - Indizeak eta taulak - Indizeak eta taulak aukeratzean kurtsorea indize batean badago, indize hori edita dezakezu.

Titulua

Sartu hautatutako indizearen titulua.

Babestu eskuzko aldaketarik ez egiteko

Indizeko edukiak alda daitezen eragozten du. Indize bati eskuz egindako aldaketak galdu egingo dira indizea freskatzen denean. Kurtsorea babestutako arean zehar korri dadin nahi baduzu, aukeratu - LibreOffice Writer - Formateatzeko laguntza, eta ondoren hautatu Gaitu kurtsorea kontrol-laukia Babestutako areak atalean.

Sortu indizea honentzat:

Zehaztu indizea dokumentuarentzat edo uneko kapituluarentzat sortu nahi duzun.

Sortu hemendik

Zehaztu indizea osatzeko konbinatu beharreko informazioa.

Epigrafeak

Indize-sarrerak sortzen ditu objektu-epigrafeetatik. Objektu bati epigrafea gehitzeko, hautatu objektua eta aukeratu Txertatu - Epigrafea.

Kategoria

Hautatu indize-sarrerentzat erabili nahi duzun epigrafe-kategoria.

Bistaratu

Hautatu indize-sarrerentzat erabili nahi duzun epigrafearen zatia. Ondorengo taulan, hauta daitezkeen epigrafe-aukerak zerrendatzen dira, epigrafe-testu honetan oinarrituta: "24. ilustrazioa: Eguzkia". "24. ilustrazioa" automatikoki sortu da, eta "Eguzkia" erabiltzaileak gehitu du.

Bistaratu zerrenda-koadroko hautapenak

Indizeko sarrera

Erreferentzia-testua

24. ilustrazioa: Eguzkia

Kategoria eta zenbakia

24. ilustrazioa

Epigrafea

Eguzkia


"Epigrafe-testua" hautatzen baduzu, epigrafearen hasierako puntuazioa eta zuriunea ez dira agertuko indize-sarreran.

Objektu-izenak

Indize-sarrerak objektu-izenetatik sortzen ditu. Objektu-izenak, adibidez, nabigatzailean ikus ditzakezu, eta laster-menuan alda ditzakezu.