Indizea

Aurkibidea indize mota gisa hautatzen baduzu, honako aukerak egongo dira erabilgarri.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Aurkibidea, indizea edo bibliografia - Mota fitxa (hautatutako mota aurkibidea denean)


Mota eta titulua

Zehaztu indizearen mota eta titulua.

Mota

Hautatu txertatu nahi duzun indize mota. Fitxa honetan erabilgarri dauden aukerak hautatzen duzun indize motaren arabera egongo dira. Txertatu - Indizeak eta taulak - Indizeak eta taulak aukeratzean kurtsorea indize batean badago, indize hori edita dezakezu.

Titulua

Sartu hautatutako indizearen titulua.

Babestu eskuzko aldaketarik ez egiteko

Indizeko edukiak alda daitezen eragozten du. Indize bati eskuz egindako aldaketak galdu egingo dira indizea freskatzen denean. Kurtsorea babestutako arean zehar korri dadin nahi baduzu, aukeratu - LibreOffice Writer - Formateatzeko laguntza, eta ondoren hautatu Gaitu kurtsorea kontrol-laukia Babestutako areak atalean.

Sortu indizea honentzat:

Zehaztu indizea dokumentuarentzat edo uneko kapituluarentzat sortu nahi duzun.

Ebaluazio-maila

Idatzi indizean sartu beharreko izenburu-mailen kopurua.

Sortu hemendik

Erabili area hori indizean zein informazioa sartu behar den zehazteko.

Eskema

Indizea sortzen du kapitulu-mailak erabiliz, hau da, aurrez zehaztutako izenburu-estiloetako bat (1-10 izenburuak) duten paragrafoak indizeari gehitzen zaizkio.

Eskema eta numerazioa fitxa-orriko 'Formatua - Paragrafoa' elkarrizketa-koadroan ere esleitu daitezke eskema-mailak.

Beste estilo batzuk

Esleitu estiloak elkarrizketa-koadroan zehaztutako paragrafo-estiloak indize-sarrera gisa gehitzen ditu. Indizean sartu nahi dituzun paragrafo-estiloak hautatzeko, egin klik koadro honen eskuinean dagoen Esleitu estiloak (...) botoian.

Esleitu estiloak

Esleitu estiloak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor indizean sartu nahi dituzun paragrafo-estiloak hauta ditzakezu.

Indize-markak

Txertatu - Indizeak eta taulak - Sarrerak aukeraren bidez txertatutako indize-sarrerak indizean gehitzen ditu.