Sarrera-eremua

Dokumentuan klik eginez ireki eta edita dezakezun testu-eremua txertatzen du. Sarrera-eremuak testuentzat erabil ditzakezu, edo aldagaiei beste balio bat emateko.

Dokumentuan sarrera-eremuen edukia aldatzeko, egin klik aldatu nahi duzun eremuan eta editatu testua elkarrizketa-koadroaren beheko koadroan.

Erreferentzia

Koadro honek bistaratzen du Eremuak elkarrizketa-koadroko Funtzioak fitxako sarrera-eremuaren Erreferentzia koadroan sartutako izena. Azpiko koadroak eremuaren edukia bistaratzen du.

Hurrengoa

Dokumentuko hurrengo sarrera-eremura joaten da. Botoi hori erabilgarri egongo da kurtsorea zuzenean sarrera-eremu baten aurrean kokatu eta Shift+Ctrl+F9 sakatzen duzunean.