Datu-basea
Edozein datu-basetako eremuak txerta ditzakezu dokumentuan, adibidez, helbide-eremuak.
Eremu mota |
Esanahia |
Edozein erregistro |
Erregistro-zenbakia koadroan zehaztutako datu-basearen eremuaren edukia posta konbinatzeko eremu gisa txertatzen du zuk sartutako baldintza betetzen bada. Datu-iturburuaren ikuspegian hautapen anizkoitzez hautatutako erregistroak bakarrik hartzen dira kontuan. Eremu hori dokumentuan hainbat erregistro txertatzeko erabil dezakezu. Horretarako, txertatu Edozein erregistro erregistro jakin bat erabiltzen duen gutun-ereduen eremuen aurrean. |
Datu-basearen izena |
Datu-basearen hautapena koadroan hautatutako datu-basearen taularen izena txertatzen du. "Datu-basearen izena" eremua eremu globala da, hau da, dokumentuan beste datu-base baten izena sartzen baduzu, aurrez sartutako "Datu-basearen izena" eremu guztien edukia eguneratu egingo da. |
Posta-konbinazioko eremua |
Datu-baseren eremu baten izena leku-marka gisa txertatzen du, posta-konbinazioko dokumentua sor dezazun. Eremuaren edukia automatikoki txertatzen da gutun-eredua inprimatzean. |
Hurrengo erregistroa |
Hurrengo posta-konbinazioko eremuaren edukia txertatzen du dokumentuan zuk zehaztutako baldintza betetzen bada. Sartu nahi dituzun erregistroak datu-iturburuaren ikuspegian hautatu behar dira. "Hurrengo erregistroa" eremua erabil dezakezu elkarren segidako erregistroen edukia txertatzeko dokumentuko posta-konbinazioko eremuen artean. |
Erregistro-zenbakia |
Hautatutako datu-basearen erregistroaren zenbakia txertatzen du. |
Datu-basea hautatzea
Hautatu eremuak zein datu-baseko taulari edo kontsultari egin behar dion erreferentzia. Datu-base edo kontsulta bat baino gehiagotako eremuak sar ditzakezu dokumentuan.
Nahi baduzu, "Edozein erregistro" eta "Hurrengo erregistroa" eremuen edukia txertatu aurretik bete behar den baldintza eslei dezakezu. Baldintza lehenetsia "True" da, hau da, baldintza beti egiazkoa izango da baldintza-testua aldatzen ez baduzu.
Erregistro-zenbakia
Sartu zuk zehaztutako baldintza betetzean txertatzea nahi duzun erregistroaren zenbakia. Erregistro-zenbakia datu-iturburuaren ikuspegiko uneko hautapenari dagokio. Adibidez, 10 erregistro dituen datu-baseko azken 5 erregistroak hautatzen badituzu, lehen erregistroaren zenbakia 1 izango da, eta ez 6.
Beste datu-base bateko eremuei egiten badiezu erreferentzia (edo datu-base bereko beste taula edo beste kontsulta bateko eremuei), LibreOffice aplikazioak uneko hautapenari dagokion erregistro-zenbaki erlatiboa zehazten du.
Formatua
Hautatu txertatzea nahi duzun eremuaren formatua. Aukera hori zenbakizko eremuentzat, eremu boolearrentzat eta data- eta ordu-eremuentzat dago erabilgarri.
Datu-basetik
Hautatutako datu-basean definitutako formatua erabiltzen du.
Arakatu
Fitxategiak irekitzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor datu-basearen fitxategi bat (*.odb) hauta dezakezu. Hautatutako fitxategia 'Datu-baseen hautapena' zerrendari gehitzen zaio.
Erabiltzaileak definitua
Erabiltzaileak definitutako formatuen zerrendan hautatutako formatua aplikatzen du.
Erabiltzaileak definitutako formatuen zerrenda
Erabiltzaileak definitutako formatu erabilgarriak zerrendatzen ditu.
Gutun-ereduak inprimatzea
Datu-basearen eremuak dituen dokumentua inprimatzean, gutun-eredua inprimatu nahi duzun galdetuko dizu elkarrizketa-koadroa batek. Bai erantzuten baduzu, Posta-konbinazioa elkarrizketa-koadroa irekiko da, eta hor datu-baseko erregistroak hauta ditzakezu inprimatzeko.