DokInformazioa

DokInformazioa eremuak dokumentuaren propietateei buruzko informazioa edukitzen du, esaterako dokumentua noiz sortu zen. Dokumentuaren propietateak ikusteko, aukeratu Fitxategia - Propietateak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Eremua - Eremu gehiago - DokInformazioa fitxa


Ohar-ikonoa

DokInformazioa eremuak dituen HTML dokumentuak exportatzean eta inportatzean, LibreOffice formatu bereziak erabiltzen dira.


Mota

Eremu mota erabilgarriak zerrendatzen ditu. Dokumentuan eremuak txertatzeko, egin klik eremu motan, egin klik Hautatu zerrendako eremu batean, eta sakatu Txertatu. Eremu hauek daude erabilgarri:

Mota

Esanahia

Aldatuta

Egilearen izena eta azken aldiz gorde zeneko data edo ordua txertatzen ditu.

Edizio-denbora

Dokumentua editatzen igarotako denbora txertatzen du.

Iruzkinak

Iruzkinak txertatzen ditu Fitxategia - Propietateak elkarrizketa-koadroko Deskribapena fitxan ezarri den moduan.

Berrikuspen-zenbakia

Uneko dokumentuaren bertsio-zenbakia txertatzen du.

Sortze-data

Egilearen izena eta dokumentua sortu zeneko data edo ordua txertatzen ditu.

Pertsonalizatua

Fitxategia - Propietateak elkarrizketa-koadroan dagoen Propietate pertsonalizatuak fitxako propietateetako edukia txertatzen du.

Azken inprimaketa

Egilearen izena eta dokumentua azkena inprimatu zeneko data edo ordua txertatzen ditu.

Gako-hitzak

Gako-hitzak txertatzen ditu Fitxategia - Propietateak elkarrizketa-koadroko Deskribapena fitxan ezarri den moduan.

Gaia

Gaia txertatzen du Fitxategia - Propietateak elkarrizketa-koadroko Deskribapena fitxan ezarri den moduan.

Titulua

Titulua txertatzen du Fitxategia - Propietateak elkarrizketa-koadroko Deskribapena fitxan ezarri den moduan.


Ohar-ikonoa

Ondorengo eremuak txertatzeko, dagokion eremu motak hautatuta egon behar du Mota zerrendan.


Hautatu

Mota zerrendan hautatutako eremu motaren eremu erabilgarriak zerrendatzen ditu. Eremu bat txertatzeko, egin klik eremuan, eta ondoren, sakatu Txertatu.

Iradokizun-ikonoa

Zerrendako eremu bat azkar txertatzeko, eutsi sakatuta teklari eta egin klik bikoitza eremuan.


Eremuak

Funtzioa

Aurreko orrialdea

Dokumentuko aurreko orrialdearen orrialde-zenbakia txertatzen du.

Hurrengo orrialdea

Dokumentuko hurrengo orrialdearen orrialde-zenbakia txertatzen du.

Orrialde-zenbakia

Uneko orrialdearen zenbakia txerta dezakezu.


Formatua aukeran, egin klik erabili nahi duzun numerazio-formatuan.

Nahi izanez gero, Desplazamendua txerta dezakezu bistaratutako orrialde-zenbakiarentzat. 1 balioko desplazamenduarekin, uneko orrialde-zenbakia baino balio bat handiagoa den zenbakia bistaratuko du eremuak, baina horretarako zenbaki hori duen orrialdeak egon behar du. Dokumenturen azken orrialdean, eremu hori hutsik egongo da.

Ohar-ikonoa

"Sortze-data", "Aldatze-data" eta "Azken inprimaketa" eremu motentzat, dagokion eragiketaren egilea, data eta ordua gehi ditzakezu.


Formatua

Egin klik hautatutako eremuari aplikatu nahi diozun formatuan, edo egin klik "Formatu osagarriak" aukeran formatu pertsonalizatua definitzeko.

"Formatu osagarriak" aukeran klik egitean, Zenbaki-formatua elkarrizketa-koadroa irekitzen da, eta hor formatu pertsonalizatua defini dezakezu.

Eduki finkoa

Eremua eduki estatiko gisa txertatzen du, hau da, eremua ezin da eguneratu.

Ohar-ikonoa

Eduki finkoa duten eremuak horrelako eremua duen txantiloi batetik dokumentu berria sortzean bakarrik ebaluatzen da. Adibidez, eduki finkoa duen data-eremuak data txertatzen du txantiloitik dokumentu berria sortutakoan.