Dokumentua

Eremuak uneko dokumentuari buruzko informazioa sartzeko erabiltzen dira, adibidez, fitxategiaren izena, txantiloia, estatistikak, erabiltzailearen datuak, data eta ordua.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Eremua - Eremu gehiago - Dokumentua fitxa


Ohar-ikonoa

Data- eta ordu-eremuak HTML formatuan esportatzeko eta inportatzeko, LibreOffice aplikazioaren formatu bereziak erabiltzen dira.


Mota

Eremu mota erabilgarriak zerrendatzen ditu. Dokumentuan eremuak txertatzeko, egin klik eremu motan, egin klik Hautatu zerrendako eremu batean, eta sakatu Txertatu. Eremu hauek daude erabilgarri:

Mota

Esanahia

Egilea

Uneko erabiltzailearen izena txertatzen du.

Kapitulua

Kapitulu-zenbakia eta/edo kapitulu-izena txertatzen ditu.

Data

Uneko data txertatzen du. Data aldatzen ez den eremu finko gisa txerta dezakezu - Data (finkoa) - edo automatikoki eguneratzen den eremu dinamiko gisa - Data -. Data eremua eskuz eguneratzeko, sakatu F9.

Fitxategi-izena

Uneko dokumentuaren fitxategi-izena eta/edo direktorioaren bide-izena txertatzen du, bai eta fitxategiaren izena luzapenik gabe ere.

Orrialdea

Uneko, aurreko edo hurrengo orrialdearen zenbakia txertatzen du.

Bidaltzailea

Erabiltzaile-datuak dituzten eremuak txertatzen ditu. Erakutsiko diren datuak aldatu ditzakezu, - LibreOffice - Erabiltzaile-datuak aldatuta.

Estatistikak

Dokumentuaren estatistikak eremu gisa txertatzen ditu, adibidez, orri- eta hitz-kopurua. Dokumentu baten estatistikak ikusteko, aukeratu Fitxategia - Propietateak eta, gero, egin klik Estatistikak fitxan.

Txantiloiak

Uneko txantiloiaren fitxategi-izena, bide-izena, edo fitxategi-luzapenik gabeko fitxategi-izena txertatzen du. Uneko txantiloian dauden "Kategoria" eta "Estiloa" formatuetako izenak ere txertatu ditzakezu.

Ordua

Uneko ordua txertatzen du. Ordua aldatzen ez den eremu finko gisa txerta dezakezu - Ordua (finkoa) - edo automatikoki eguneratzen den eremu dinamiko gisa - Ordua -. Ordua eremua automatikoki eguneratzeko, sakatu F9.


Ohar-ikonoa

Ondorengo eremuak txertatzeko, dagokion eremu motak hautatuta egon behar du Mota zerrendan.


Hautatu

Mota zerrendan hautatutako eremu motaren eremu erabilgarriak zerrendatzen ditu. Eremu bat txertatzeko, egin klik eremuan, eta ondoren, sakatu Txertatu.

Iradokizun-ikonoa

Zerrendako eremu bat azkar txertatzeko, eutsi sakatuta teklari eta egin klik bikoitza eremuan.


Eremuak

Funtzioa

Aurreko orrialdea

Dokumentuko aurreko orrialdearen orrialde-zenbakia txertatzen du.

Hurrengo orrialdea

Dokumentuko hurrengo orrialdearen orrialde-zenbakia txertatzen du.

Orrialde-zenbakia

Uneko orrialdearen zenbakia txerta dezakezu.


Formatua aukeran, egin klik erabili nahi duzun numerazio-formatuan.

Nahi izanez gero, Desplazamendua txerta dezakezu bistaratutako orrialde-zenbakiarentzat. 1 balioko desplazamenduarekin, uneko orrialde-zenbakia baino balio bat handiagoa den zenbakia bistaratuko du eremuak, baina horretarako zenbaki hori duen orrialdeak egon behar du. Dokumenturen azken orrialdean, eremu hori hutsik egongo da.

Desplazamendua

Sartu orrialde-zenbakiaren eremuari aplikatu nahi diozun desplazamendu-balioa, adibidez "+1".

Iradokizun-ikonoa

Uneko orrialde-zenbakia aldatu nahi baduzu, eta ez bistaratutako zenbakia, ez erabili Desplazamendu balioa. Orrialde-zenbakiak aldatzeko, irakurri Orrialde-zenbakiak gida.


Formatua

Egin klik hautatutako eremuari aplikatu nahi diozun formatuan, edo egin klik "Formatu osagarriak" aukeran formatu pertsonalizatua definitzeko.

"Formatu osagarriak" aukeran klik egitean, Zenbaki-formatua elkarrizketa-koadroa irekitzen da, eta hor formatu pertsonalizatua defini dezakezu.

"Kapitulu-zenbakia bereizlerik gabe" aukeratzen baduzu kapitulu-eremu baterako, Tresnak - Kapitulu-numerazioa aukeran kapitulu-zenbakietarako zehaztuko diren bereizleak ez dira bistaratuko.

"Kapitulu-zenbakia" aukeratzen baduzu erreferentzia-eremuentzako formatu gisa, erreferentzia egiten zaion objektua duen kapitulu-izenburuaren zenbakia bakarrik bistaratzen da eremuan. Kapitulu-izenburuarentzako paragrafo-estiloa ez badago zenbakituta, eremua hutsik egongo da.

Ondorengo zenbaki-barrutien formatuak numerazio edo buletdun zerrenden bidez formateatutako paragrafoentzat dira:

Kategoria eta zenbakia

Formatua paragrafoaren hasieraren eta zenbaki-barrutiaren eremuaren ondoren bitartean dagoen guztian aplikatzen da.

Epigrafearen testua

Formatua zenbaki-barrutiaren eremuaren eta paragrafo amaieraren arteko testuan aplikatzen da.

Zenbakia

Formatua erreferentzia-zenbakian bakarrik aplikatzen da.


Eduki finkoa

Eremua eduki estatiko gisa txertatzen du, hau da, eremua ezin da eguneratu.

Maila

Hautatutako eremuan sartu nahi duzun kapitulu-izenburuaren maila hautatu.

Zuzenketa egunetan/minututan

Sartu data- edo ordu-eremuan aplikatu nahi duzun zuzenketa.

Balioa

Sartu data- edo ordu-eremuan aplikatu nahi duzun zuzenketa.