Inprimagailua

Ezarri gutun-azalarentzako inprimatze-aukerak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Gutun-azala - Inprimagailua fitxa


Irakurri inprimagailuarekin batera etorritako dokumentazioa inprimagailua gutun-azalentzat konfiguratzeko. Inprimagailu-modeloaren arabera, gutunazalak ezkerrean, eskuinean edo erdian eta gora begira edo behera begira jarri beharko dira.

Horizontalean ezkerrean

Gutun-azala horizontalean hartzen du inprimagailu-erretiluaren ezkerreko ertzetik.

Horizontalean erdian

Gutun-azala horizontalean hartzen du inprimagailu-erretiluaren erditik.

Horizontalean eskuinean

Gutun-azala horizontalean hartzen du inprimagailu-erretiluaren eskuineko ertzetik.

Bertikalean ezkerrean

Gutun-azala bertikalean hartzen du inprimagailu-erretiluaren ezkerreko ertzetik.

Bertikalean erdian

Gutun-azala bertikalean hartzen du inprimagailu-erretiluaren erditik.

Bertikalean eskuinean

Gutun-azala bertikalean hartzen du inprimagailu-erretiluaren eskuineko ertzetik.

Inprimatu goitik

Inprimatzeko aldea gorantz begira dagoela hartzen du inprimagailu-erretilutik.

Inprimatu behetik

Inprimatzeko aldea beherantz begira dagoela hartzen du inprimagailu-erretilutik.

Eskuinerantz

Sartu inprimatze-eremua zenbat desplazatu behar den eskuinerantz.

Behera

Sartu inprimatze-eremua zenbat desplazatu behar den behera.

Uneko inprimagailua

Uneko inprimagailuaren izena bistaratzen du.

Instalazioa

Inprimagailuaren ezarpenak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor ezarpen osagarriak zehaztu ditzakezu, esaterako, paper-formatua eta -orientazioa.