Formatua
Gutun-azalaren diseinua eta neurriak zehazten ditu.
Hartzailea
Hartzailea eremuaren kokalekua eta testu-formatuaren aukerak ezartzen ditu.
Kokalekua
Hartzailearen helbidearen kokalekua ezartzen du gutun-azalean.
ezkerretik
Sartu gutun-azalaren ezkerreko ertzaren eta hartzailearen eremuaren artean uztea nahi duzun tartea.
goitik
Sartu gutun-azalaren goiko ertzaren eta hartzailearen eremuaren artean uztea nahi duzun tartea.
Editatu
Egin klik eta aukeratu editatu nahi duzun hartzailearen eremuarentzako testu-formatuaren estiloa.
Karakterea
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor hartzailearen eremuan erabiltzen den karaktere-formatua edita dezakezu.
Paragrafoa
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor hartzailearen eremuan erabiltzen den paragrafo-formatua edita dezakezu.
Bidaltzailea
Bidaltzailea eremuaren kokalekua eta testu-formatuaren aukerak ezartzen ditu.
Kokalekua
Bidaltzailearen helbidearen kokalekua ezartzen du gutun-azalean.
ezkerretik
Sartu gutun-azalaren ezkerreko ertzaren eta bidaltzaeilaren eremuaren artean uztea nahi duzun tartea.
goitik
Sartu gutun-azalaren goiko ertzaren eta bidaltzaeilaren eremuaren artean uztea nahi duzun tartea.
Editatu
Egin klik eta aukeratu editatu nahi duzun bidaltzailearen eremuarentzako testu-formatuaren estiloa.
Karakterea
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor bidaltzailearen eremuan erabiltzen den karaktere-formatua edita dezakezu.
Paragrafoa
Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du, eta hor bidaltzailearen eremuan erabiltzen den paragrafo-formatua edita dezakezu.
Tamaina
Hautatu erabili nahi duzun gutun-azalaren tamaina edo sortu tamaina pertsonalizatua.
Formatua
Hautatu gutun-azalaren tamaina edo hautatu "Erabiltzaileak definitua", eta sartu tamaina pertsonalizatuaren zabalera eta altuera.
Zabalera
Sartu gutun-azalaren zabalera.
Altuera
Sartu gutun-azalaren altuera.