Gutun-azala
Sartu gutun-azalean jartzeko hartzailearen eta itzultzeetarako helbideak. Helbide-eremuak datu-basetik ere txerta ditzakezu, adibidez, Helbideak datu-basetik.
Hartzailea
Sartu hartzailearen helbidea. Koadro horretan klik egin eta datu-basea, taula eta eremu bat hauta ditzakezu. Ondoren, egin klik gezi-botoian eremua helbidean txertatzeko. Nahi izanez gero, formatua aplika diezaiokezu helbide-testuari, adibidez, lodia eta azpimarra.
Bidaltzailea
Itzultzeetarako helbide bat sartzen du gutun-azalean. Hautatu Bidaltzailea kontrol-laukia, eta ondoren sartu itzultzeetarako helbidea. LibreOffice aplikazioak automatikoki txertatuko ditu zure erabiltaile-datuak Bidaltzailea kutxan, baina zuk nahi duzun beste edozein datu sartu dezakezu.
Datu-basea
Hautatu txertatu nahi dituzun helbide-datuak dituen datu-basea.
Taula
Hautatu txertatu nahi dituzun helbide-datuak dituen datu-baseko taula.
Datu-basearen eremua
Hautatu txertatu nahi dituzun helbide-datuak dituen datu-basearen eremua, eta egin klik ezker-geziaren botoian. Datuak kurtsorea dagoen helbide-koadroan gehitzen dira.