Gutun-azala

Gutun-azalak sortzen ditu. Hiru fitxetan, hartzailea eta bidaltzailea, bi helbideen kokalekua eta formatua, gutun-azalaren tamaina eta orientazioa zehaztu ditzakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Gutun-azala


Gutun-azala

Sartu gutun-azalean jartzeko hartzailearen eta itzultzeetarako helbideak. Helbide-eremuak datu-basetik ere txerta ditzakezu, adibidez, Helbideak datu-basetik.

Formatua

Gutun-azalaren diseinua eta neurriak zehazten ditu.

Inprimagailua

Ezarri gutun-azalarentzako inprimatze-aukerak.

Dok. berria

Dokumentu berria sortu eta gutun-azala txertatzen du.

Txertatu

Gutun-azala dokumentuko uneko orrialdearen aurrean txertatzen du.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Dokumentu batetik gutun-azal bat ezabatzeko

  1. Egin klik gutun-azalaren orrian, uneko orri bihurtzeko.

  2. Sakatu eskuineko botoiarekin "Gutun-azala" dioen egoera-lerroko eremua.

    Orri-estilo batzuk erakusten dituen azpimenu bat irekitzen da.

  3. Aukeratu 'Lehenetsia' orrialde-estiloa, azpimenua erabiliz.

    Horrek "Gutun-azala" orrialde-formatu berezia kentzen du.

  4. Ezabatu igorlearen eta hartzailearen markoak. Egin klik marko bakoitzaren ertzean eta sakatu Ezab tekla.