Epigrafea

Zenbakitutako epigrafea gehitzen dio hautatutako irudiari, taulari, markoari, testu-markoari edo formari. Komando hori atzitzeko, egin klik eskuineko botoiarekin epigrafea gehitu nahi diozun elementuan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Epigrafea

Ireki laster-menua - aukeratu Epigrafea


Propietateak

Hautatu uneko hautapenarentzako epigrafe-aukerak.

Kategoria

Hautatu epigrafe-kategoria edo idatzi izen bat kategoria berria sortzeko. Kategoria-testua epigrafe-zenbakiaren aurretik agertzen da epigrafe-etiketan. Aurrez definitutako epigrafe-kategoriei izen bereko paragrafo-estiloa aplikatzen zaie. Adibidez, "Ilustrazioa" epigrafe-kategoriari "Ilustrazioa" paragrafo-estiloa ematen zaio.

Numerazioa

Hautatu epigrafean erabili nahi duzun numerazio mota.

Epigrafea

Idatzi epigrafe-zenbakiaren ostean agertzea nahi duzun testua.

Bereizlea

Sartu epigrafe-zenbakiaren eta -testuaren artean agertu beharreko aukerako testu-karaktereak.

Kokalekua

Epigrafea gehitzen du hautatutako elementuaren gainean edo azpian. Aukera hori objektu batzuentzat bakarrik dago erabilgarri.

Aukerak

Kapitulu-zenbakia gehitzen dio epigrafe-etiketari. Eginbide hau erabiltzeko, lehenik eskema-maila bat esleitu behar zaio paragrafo-estilo bati, eta gero estilo hori aplikatu zure dokumentuko kapitulu-izenburuei.

Epigrafe automatikoa

'Epigrafea' elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Elkarrizketa horrek 'Aukerak' ataleko 'LibreOffice Writer - Epigrafe automatikoa' menua aukeratzean agertzen den elkarrizketa-koadroaren informazio bera ematen dizu..

Epigrafeak erabiltzea

Kapitulu-zenbakiak gehitzea epigrafeei