Oin-oharra/Amaiera-oharra

Oin-oharra edo amaiera-oharra txertatzen du dokumentuan. Oharraren aingura kurtsorearen uneko kokalekuan txertatuko da. Numerazio automatikoaren eta ikur pertsonalizatuaren artean aukera dezakezu.

Ondoren azaltzen dena oin-oharrei eta amaiera-oharrei dagokie.

Oin-oharrak orrialdearen amaieran txertatzen dira, eta amaiera-oharrak dokumentuaren amaieran.

Komando hau erabiltzeko...

HautatuTxertatu- Oin-oharra eta amaiera-oharra - Oin-oharra edo amaiera-oharra

Ireki laster-menua - aukeratu Oin-oharra/Amaiera-oharra (Oin-oharra/Amaiera-oharra txertatzen da)

Ireki Txertatu tresna-barra, egin klik

Ikonoa

Txertatu oin-oharra zuzenean


Numerazioa

Hautatu oin-ohar eta amaiera-oharrentzat erabili nahi duzun numerazio mota.

Automatikoa

Elkarren ondoko zenbakiak esleitzen dizkie, automatikoki, txertatzen diren oin-ohar edo amaiera-oharrei.Numerazio automatikoaren ezarpenak aldatzeko, aukeratu Tresnak - Oin-oharrak eta amaiera-oharrak.

Karakterea

Hautatu aukera hau uneko oin-oharrerako karakterea edo ikurra definitzeko. Karakterea letra bat edo zenbaki bat izan daiteke. Karaktere berezia esleitzeko, egin klik beheko botoian.

Aukeratu

Karaktere berezia txertatzen du oin-oharraren edo amaiera-oharraren aingura gisa.

Mota

Hautatu oin-oharra edo amaiera-oharra txertatzea nahi duzun. Amaiera-oharren numerazioa eta oin-oharrena bereizita egiten da.

Oin-oharra

Kurtsorea dokumentuan dagoen lekuan oin-oharraren aingura txertatzen du, eta orrialdearen behean oin-oharra jartzen du.

Amaiera-oharra

Kurtsorea dokumentuan dagoen lekuan amaiera-oharraren aingura txertatzen du, eta dokumentuaren amaieran amaiera-oharra gehitzen du.

Oin-oharrekin lan egiteko iradokizunak.