Txertatu sekzioa

Kurtsorea dagoen lekuan testu-sekzioa txertatzen du. Horren ordez, testu-bloke bat hautatu eta komando h aukera dezakezu sekzioa sortzeko. Sekzioak erabil ditzakezu, adibidez, beste dokumentu batzuetako testu-blokeak txertatzeko, zutabe-diseinu pertsonalizatuak aplikatzeko edo testu-blokeak babesteko edo ezkutatzeko baldintza bat betetzen bada.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Sekzioa

Ireki Txertatu tresna-barra, egin klik

Ikonoa

Sekzioa


Sekzio batean dokumentu osoa edo beste dokumentu bateko sekzio bat txerta dezakezu. Sekzioa DDE esteka gisa ere txerta dezakezu.

Sekzio bat editatzeko, aukeratu Formatua - Sekzioak.

Txertatu sekzioa elkarrizketa-koadroak fitxa hauek ditu:

Sekzioa

Sekzioaren propietateak ezartzen ditu.

Zutabeak

Orrialde-estilo, marko edo sekzioen zutabe kopurua eta zutabe-diseinua zehazten ditu.

Koskak

Sekzioak ezkerreko eta eskuineko marjinekin koskatzen ditu.

Atzeko planoa

Ezarri atzeko planoaren kolorea edo grafikoa.

Oin-oharrak/Amaiera-oharrak

Oin-oharrak eta amaiera-oharrak non bistaratuko diren eta haien numerazio-formatua zehazten ditu.

Txertatu

Zehaztutako sekzioa kurtsorea dagoen lekuan txertatzen du dokumentuan.

Laster-teklak erabiltzea (LibreOffice Writerreko erabilerraztasuna)