Txertatu eskuzko jauzia

Eskuzko lerro-jauzia, zutabe-jauzia edo orrialde-jauzia txertatzen du kurtsorea dagoen lekuan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Eskuzko jauzia


Mota

Hautatu txertatu nahi duzun jauzi mota.

Lerro-jauzia

Uneko lerroa amaitzen du, eta kurtsorearen eskuinean aurkitutako testua hurrengo lerrora darama, paragrafo berria sortu gabe.

Iradokizun-ikonoa

Lerro-jauzia txertatzeko Shift+Enter ere saka dezakezu.


Zutabe-jauzia

Eskuzko zutabe-jauzi bat txertatzen du (zutabe anitzeko diseinuan), eta kurtsorearen eskuinean aurkitutako testua hurrengo zutabearen hasierara darama. Eskuzko zutabe-jauzia inprimatuko ez den ertz batekin adierazten da zutabe berriaren goialdean.

Orrialde-jauzia

Eskuzko orrialde-jauzia txertatzen du, eta kurtsorearen eskuinera dagoen testua hurrengo orrialdearen hasierara eramaten du. Txertatutako orrialde-jauzia adierazteko, orrialde berriaren goian ez inprimatzeko ertza jartzen da.

Iradokizun-ikonoa

Orrialde-jauzia txertatzeko, +Enter ere sakatu daiteke. Hala ere, hurrengo orrialdeari beste orrialde-estilo bat esleitu nahi badiozu, menu-komandoa erabili behar duzu eskuzko orrialde-jauzia txertatzeko.


Estiloa

Hautatu eskuzko orrialde-jauziaren ondoren datorren orriaren orri-formatua.

Aldatu orrialde-zenbakia

Zuk zehaztutako orrialde-zenbakia esleitzen dio eskuzko orrialde-jauziaren ondoren dagoen orrialdeari. Aukera hori erabilgarri egongo da beste orrialde-estilo bat esleitzen badiozu eskuzko orrialde-jauziari jarraituko dion orrialdeari.

Orrialde-zenbakia

Sartu eskuzko orrialde-jauziaren ondoren datorren orriaren zenbakia.

Ohar-ikonoa

Eskuzko jauziak bistaratzeko, aukeratu Ikusi - Ez inprimatzeko karaktereak.


Orrialde-jauziak txertatzea eta ezabatzea